jueves, 26 de mayo de 2016

URRUTIKOETXEAREN ETA IRRIBARRIAREN ARTEKO FINALA, BILBON

Bizkaia frontoian jolastuko dute buruz buruko finala. Finala Maiatzaren 29an izango da Bilbon. Nire ustez Urrutikoetxeak irabaziko du, gehiago gustatzen zaidalako.
Mikel Urrutikoetxea Azkueta, pilota arloan Urrutikoetxea deituraz ezaguna (Zaratamo, Bizkaia, 1989ko maiatzaren 24a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da oro har, baina atzelari ere bai zenbaitetan, besteak beste 2016ko binakako txapelketa nagusian. Asegarce enpresakoa da. 
2009an bihurtu zen profesional, eta urte hartan bertan bigarren mailako lau eta erdiko txapelduna izan zen.2015ean, buruz buruko txapelketa nagusia irabazi zuen, finalean Olaizola II.a 22-19 mendean hartuta. Oinatz Bengoetxearen ordez sartu zen Urrutikoetxea finalean, Bengoetxea lesionatu zelako. 38 urte ziren bizkaitar batek esku huskako txapelketarik preziatuena irabazten ez zuela.

2015ean bertan, lau eta erdiko txapelketa nagusia irabazi zuen. 62 urte iraganak ziren, bizkaitar batek txapel hori azken aldiz erdietsi zuenetik. Urte berean, hiru jokamoldeetako txapelak jarraian irabazitako pilotarien klubean sartu zen. Gainera, binakakoan, bere postutik kanpo jokatu zuen, postu horretan ere bikain moldatzen zela erakutsiz.

Iker Irribarria Olazabal, pilota arloan Irribarria deituraz ezaguna (Arama, Gipuzkoa, 1996ko uztailaren 4a) esku huskako pilotariprofesionala da. Aurrelari aritzen da, Aspe enpresarekin. 
Profesionaletan 2015eko martxoaren 22an debutatu zuen, Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan. Bigarren Mailako Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketako finalera iritsi zen debutatu eta bi hilabetera; txapeldunorde geratu zen, Víctor Estebanen aurka 22-17 galduta. Lehengusua du Aritz ElustondoRealekoatzelaria.
Ezkerra izanagatik, kolpe bortitz eta ikusgarria du ezker-eskuin. Horri esker, 2016an, debutatu eta urtebetera, esku huska jokatzen den partidarik garrantzitsuena jokatzea lortu du: buruz buruko finala. Partida horretaraino iristeko, aurrez txapeldun izandako Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxea kanporatu ditu. Final horretara inoiz sailkatu den pilotari gazteena da Irribarria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario