miércoles, 25 de mayo de 2016

iker Irribarria

Iker Irribarriaren ingurukoek haren bertuteak aztertu dituzte, eta haren ezker kolpe ikusgarriaren gakoak aletu. Buruz burukoan maila handia eman du, baina argi dute 19 urte dituenez hobekuntza tarte handia duela. Binaka eta arlo fisikoan egin behar du gora; bereziki, hanketan.Lehenbizikoz ikusi nuenean, 8 edo 9 urte izango nituen. Ordiziako festetan izan zen; Txapagain klubean zegoen, eta Jokin Altunaren aurka jokatu zuen finalean. Ikusten zen gaztetxo ezker hark jokatzen zuela. Gero, urte askotan egin zuten topo.Gero hasi zen Irribarria Zazpi Iturrirekin entrenatzen, Aspen profesionaletara pasatuko ziren pilotari askorekin: Altuna bera, Jaka, Tolosa... Aurrelari izatera pasatu nahi zuen, eta hala egin genuen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario