viernes, 27 de mayo de 2016

BESTE EGUNEAN MUSKER BERDEA ETORRI ZITZAIGUN ESKOLARA


Ohitu ein gara katagorriak, urtxintxak, zuhaitz batetik bestera saltoka ikusten. Eskolako lagunak bezala hartzen ditugu, dagoenekoz. Baina, aurreko egunean agertu zitzaigun bisitaria ez genuen espero. Zur eta lur utzi gintuen.

muskerra 2Musker berdea buztan luzea eta lau anka dituen tamaina ertaineko narrastia dugu. Buztana gorputzaren bikoitza izan daiteke eta guztira 40 cm inguruko luzera hartzen du. Kolore berdea eta orban beltzak ditu. Sabel aldea, ordeahorixka da. Araldian lepoaldeak kolore urdina hartzen du. ( Informazio hau IRRIA aldizkaritik hartu dugu- 2016eko maiatza.55.zenbakia).

20160523_134654Eguzkiaren berotasuna behar dute gorputza suspertzeko. Eguraldi euritsu eta hotzarekin ez dira gordelekuetatik irteten. Negua lotan igarotzen dute eta udaberrian esnatzen dira. Fruitu txikiak, matxinsaltoak, armiarmak, kakalardoak eta hainbat zomorro txiki jaten dituzte.

Ugalketa garaia udaberrian izaten da. Arra lurraldekoia da eta ez du beste arrik onartzen bere eremuan. Emeak 5-20 arrautza jarriko ditu harri artean edo zirrikitutuetan gordeta, harrapariengandik babesteko.

Arrautzatxoen errunaldia luzea izaten da. Errunaldia kanpoko tenperatura eta eguraldiaren araberakoa denez, 2 edo 3 hilabete behar dute musker txikiek jaiotzeko. Abuztua eta iraila bitartean jaioko dira.

Belardi eta basoen arteko bizilekuak ditu gustuko, besteak beste txilardiak, otadiak, sastrakadi hezeak eta abar. Mendi bide, harri pila eta baratze inguruetan ere nahiko arrunta da. Oso izua denez, azkar egiten du ihes eta ikustea nekeza da.

Euskal Herrian hiru musker mota daude: musker berdea, schreber muskerra eta gardotxoa. Musker animalia askoren harrapakina da. Hegazti harrapakariek, hainbat ugaztunek eta suge desberdinek ere ehiztatzen dute. Etxeko katuek kalte handia eragin diezaiekete populazio txikiei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario