viernes, 27 de mayo de 2016

Asteburua



Gaur ostirala da eta lagunekin jolasten egon naiz, oso ondo pasetu dut, denbora osoan harrapaketara edo joko gehiagotara jolasten egon garelako. 

Bihar nire aitarekin  Bilbora joango naiz eta bertan igerilekura joango gara. Gero nire izeko etorriko da etxera, neguko arropak gordetzen laguntzera eta udako gauzak ateratzera. 
Arratsaldean ere seguruenik nire kuadrilarekin geldituko naiz edo lagunekin. Igandean nire lehengusinarekin, agian zinemara joango naiz "Alicia a través del espejo" filma ikustera,  oso ondo  dagoela esan digutelako.

BESTE EGUNEAN MUSKER BERDEA ETORRI ZITZAIGUN ESKOLARA


Ohitu ein gara katagorriak, urtxintxak, zuhaitz batetik bestera saltoka ikusten. Eskolako lagunak bezala hartzen ditugu, dagoenekoz. Baina, aurreko egunean agertu zitzaigun bisitaria ez genuen espero. Zur eta lur utzi gintuen.

muskerra 2Musker berdea buztan luzea eta lau anka dituen tamaina ertaineko narrastia dugu. Buztana gorputzaren bikoitza izan daiteke eta guztira 40 cm inguruko luzera hartzen du. Kolore berdea eta orban beltzak ditu. Sabel aldea, ordeahorixka da. Araldian lepoaldeak kolore urdina hartzen du. ( Informazio hau IRRIA aldizkaritik hartu dugu- 2016eko maiatza.55.zenbakia).

20160523_134654Eguzkiaren berotasuna behar dute gorputza suspertzeko. Eguraldi euritsu eta hotzarekin ez dira gordelekuetatik irteten. Negua lotan igarotzen dute eta udaberrian esnatzen dira. Fruitu txikiak, matxinsaltoak, armiarmak, kakalardoak eta hainbat zomorro txiki jaten dituzte.

Ugalketa garaia udaberrian izaten da. Arra lurraldekoia da eta ez du beste arrik onartzen bere eremuan. Emeak 5-20 arrautza jarriko ditu harri artean edo zirrikitutuetan gordeta, harrapariengandik babesteko.

Arrautzatxoen errunaldia luzea izaten da. Errunaldia kanpoko tenperatura eta eguraldiaren araberakoa denez, 2 edo 3 hilabete behar dute musker txikiek jaiotzeko. Abuztua eta iraila bitartean jaioko dira.

Belardi eta basoen arteko bizilekuak ditu gustuko, besteak beste txilardiak, otadiak, sastrakadi hezeak eta abar. Mendi bide, harri pila eta baratze inguruetan ere nahiko arrunta da. Oso izua denez, azkar egiten du ihes eta ikustea nekeza da.

Euskal Herrian hiru musker mota daude: musker berdea, schreber muskerra eta gardotxoa. Musker animalia askoren harrapakina da. Hegazti harrapakariek, hainbat ugaztunek eta suge desberdinek ere ehiztatzen dute. Etxeko katuek kalte handia eragin diezaiekete populazio txikiei.

jueves, 26 de mayo de 2016

URRUTIKOETXEAREN ETA IRRIBARRIAREN ARTEKO FINALA, BILBON

Bizkaia frontoian jolastuko dute buruz buruko finala. Finala Maiatzaren 29an izango da Bilbon. Nire ustez Urrutikoetxeak irabaziko du, gehiago gustatzen zaidalako.
Mikel Urrutikoetxea Azkueta, pilota arloan Urrutikoetxea deituraz ezaguna (Zaratamo, Bizkaia, 1989ko maiatzaren 24a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da oro har, baina atzelari ere bai zenbaitetan, besteak beste 2016ko binakako txapelketa nagusian. Asegarce enpresakoa da. 
2009an bihurtu zen profesional, eta urte hartan bertan bigarren mailako lau eta erdiko txapelduna izan zen.2015ean, buruz buruko txapelketa nagusia irabazi zuen, finalean Olaizola II.a 22-19 mendean hartuta. Oinatz Bengoetxearen ordez sartu zen Urrutikoetxea finalean, Bengoetxea lesionatu zelako. 38 urte ziren bizkaitar batek esku huskako txapelketarik preziatuena irabazten ez zuela.

2015ean bertan, lau eta erdiko txapelketa nagusia irabazi zuen. 62 urte iraganak ziren, bizkaitar batek txapel hori azken aldiz erdietsi zuenetik. Urte berean, hiru jokamoldeetako txapelak jarraian irabazitako pilotarien klubean sartu zen. Gainera, binakakoan, bere postutik kanpo jokatu zuen, postu horretan ere bikain moldatzen zela erakutsiz.

Iker Irribarria Olazabal, pilota arloan Irribarria deituraz ezaguna (Arama, Gipuzkoa, 1996ko uztailaren 4a) esku huskako pilotariprofesionala da. Aurrelari aritzen da, Aspe enpresarekin. 
Profesionaletan 2015eko martxoaren 22an debutatu zuen, Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan. Bigarren Mailako Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketako finalera iritsi zen debutatu eta bi hilabetera; txapeldunorde geratu zen, Víctor Estebanen aurka 22-17 galduta. Lehengusua du Aritz ElustondoRealekoatzelaria.
Ezkerra izanagatik, kolpe bortitz eta ikusgarria du ezker-eskuin. Horri esker, 2016an, debutatu eta urtebetera, esku huska jokatzen den partidarik garrantzitsuena jokatzea lortu du: buruz buruko finala. Partida horretaraino iristeko, aurrez txapeldun izandako Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxea kanporatu ditu. Final horretara inoiz sailkatu den pilotari gazteena da Irribarria.

                 Bizkarrekoa jaso du

Osasunak 1-0 galdu du Nasticen zelaian eta agur esan die zuzenean igotzeko postuei. Alaves ezin da gaur igo Lehen Mailara.
Urko Vera Osasunako aurrelaria baloiak nola ihes egiten dion ikusten, artxiboko irudi batean.
Osasunak kolpe gogorra jaso zuen Tarragonan. Kolpea, aurretik zuen talde baten aurka jokatu, eta hura baino gehiago izan arren, galdu egin zuelako.
Iruñeko taldeak partida handia egin zuen atzeko lerroan zein erdi aldean, baina garesti ordaindu zuen gola egiteko ezina. Ondo merezi izan zuen puntu bat urratzea, berdinketa zitekeelako emaitzarik justuena. Baina futbola justua ez dela jakina da, eta Nasticek jeinu jokaldi batean sartu zuen gola: Naranjok 81 minutuan maisuki jotako falta jaurtiketan. Nauzetek hegan egin zuen hura gelditzeko, baina ezinezkoa zen iristea eta gola izan zen.



miércoles, 25 de mayo de 2016

ATHLETIC


Athletic Club-a Euskal Herrian dagoen futbol talde bat da, Espainako futbol ligako lehen mailan jokatzen du. 1898 urtean sortu zen. Euskal Herriko talderik zaharrena da. Beti jokatu du lehen mailan, Real Madrilek eta FC Barcelonak bezala, eta urte batean bi lehiaketa (Liga eta Kopa denboraldi berdinean) gehien duen taldea da: bost dauzka. 1913. urtean San Mames zaharra eraiki zen, katedrala ere deritzote, eta 2013 bota zuten orain dagoen estadioa berria egiteko, San Mames berria  deitutakoa. 1863 sortu zen, futbola gaur egun ezagutzen dugun bezala eta Bizkaira 1892 heldu zen.
Real Societatea, Real Madrila eta Barcelona Athleticen aurkariak  izan ziren.

iker Irribarria

Iker Irribarriaren ingurukoek haren bertuteak aztertu dituzte, eta haren ezker kolpe ikusgarriaren gakoak aletu. Buruz burukoan maila handia eman du, baina argi dute 19 urte dituenez hobekuntza tarte handia duela. Binaka eta arlo fisikoan egin behar du gora; bereziki, hanketan.Lehenbizikoz ikusi nuenean, 8 edo 9 urte izango nituen. Ordiziako festetan izan zen; Txapagain klubean zegoen, eta Jokin Altunaren aurka jokatu zuen finalean. Ikusten zen gaztetxo ezker hark jokatzen zuela. Gero, urte askotan egin zuten topo.Gero hasi zen Irribarria Zazpi Iturrirekin entrenatzen, Aspen profesionaletara pasatuko ziren pilotari askorekin: Altuna bera, Jaka, Tolosa... Aurrelari izatera pasatu nahi zuen, eta hala egin genuen.


                           BLOG BERRIA




Orain dela gutxi talde bakoitzak gai bati buruzko blogga sortzen hasi ginen eta guri Igotzi, Naroari, Izarori eta niri  loredunen gaia tokatu zitzaigun. Hasieran, ez genekien nondik hasi behar ginen, gauza asko egin behar zirelako, baina geroago andereñoren laguntzarekin guztia ulertu genuen. Guk 8 orrialde egin genituen: orrialde nagusia, nortzuk gara, fotosintesia, ugalketa, zelulatik organismora, bizidunen harremanak, bizitzaren funtzioak, loredunen sailkapena eta bizidunen sailkapena.Wise mapping-en eskemak egin genituen bloggan ipintzeko eta beste ikasle batzuk bloggean egutegiak, erlojuak eta maskotak ipintzen lagundu ziguten.

Oraindik ez dugu blogga amaitu baina oso polita geratzen ari da!!

Euroguneak 10.300 milioi euro emango dizkio Greziari zorra ordaintzeko

Euroguneak Greziari zorra eta fakturak ordaintzeko beste10.300 milioi euro ematea adostu du, eta zorra arintzeko epe labur, ertain eta luzeko neurriak iragarri ditu, Nazioarteko Diru Funtsak hirugarren erreskatearekin bat egiteari ateak irekitze aldera.
86.000 milioi eurorainoko erreskatea berriz artzertzeko lehen bileraren ostean eman dute akordioaren berri, eta Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroek erabaki dute ekainaren erdialdean ematea lehenengo 7.500 milioi euroak, Europako Banku Zentralari eta Nazioarteko Diru Funtsari dirua itzuli eta atzerapenei aurre egin ahal izateko.
video
Gainerako 2.800 milioi euroak "uda ostean" emango dizkiote hainbat zatitan, Klaus Regling Euroguneko erreskate funtsaren zuzendariak azaldu duenez. Hortik aurrerako ekarpenentzat, pribatizazioekin, bankuen legediarekin, zerga-bilketa agentziarekin eta energiaren sektorearekin lotutako neurriak eskatuko dizkiote Atenasi, horren esanetan

                                 Asteazkena


Gaur Heziketa Fisikoan eskubaloira jolastu dugu. Eskubaloi taldeko monitoreak Maria eta Iñigo deitzen dira. Hasieran berotzeko, baloiarekin lasterketak egin ditugu, ondoren katera jolastu dugu eta azkenik partiduak egin ditugu, lehenengo taldea hirugarrenaren kontra eta bigarren taldea laugarrenaren kontra. Gure taldeak irabazi du.


Espainol gehienak nahiago dute taberna batean partiduak ikustea.

Espainako 53% nahiago dute partidu bat taberna batean ikustea bere lagunekin Coca-Cola España y Portugal, Jorge Garduno, zuzendari nagusia azaldu zuen Asteazkenean konpainiaren azterketa hau eta  sinadura kanpaina kirol ekitaldi honen aurrean, bertan ditu datu nagusiak egoitzan 13 milioi euro bideratuta.

"Oinarritutako Europako azken txapelketan esperientzia, tabernetan edaten% 5 eta, gainera, gure produktuen conmsumo handitu da," esan Garduño, bertan  Euro aldian "ingurune honetan" ematen du.
Pasadan asteaskenean herregearen koparen finala ospatu zen.Barça 2-0 irabazi zuen golak Jordi Alba eta Neymar sartu zituzten. prorrogan sartu zituzten 2 golak.


                     GALDAKAOKO FRONTOIA
Ostiralean Galdakaon 11:30 frontoian profesionalak jolasten zuten, Olaizola Larunberekin vs Berasaluze Unturia.
Baino lehenago beste partidu bat egon zen Arretxe III.na vs Elezkano.  Jendea Elezkanoren partez egon zen, baina ni Arretxeren  partez .Arretxek agurtu egin zidan eta ni oso pozik geratu nintzen. Gero, Aimarrek eta Pablitok jolasten zuten. Amaitu zenean  nik Pablitoren eskumuturrekoa hartu nuen.

                             GURE BLOGA
Resultado de imagen de onddoakInguruneko nota erdia blogga da. Gure taldeari onddoen blogga egitea tokatu zaigu. Dibertigarria da, baina informazioa bilatzea kostatzen zaigu. 
Espero dugu besteei asko gustatzea, asko kostatu zaigulako egitea. eta nota bikain izatea.


Neska hau Sirian bizi da. Eta bideoan agertzen den moduen, hasieran oso ondo bizitzen zen, baina gero gerra zela eta gaixorik jarri zen.  Bonba bat bere ondoan jausi zen eta airea zikin jarri zenez errautzez betea, maskarilla berezi bat jarri zioten. 
Beste herrialde batera emigratu egin behar izan zuen , eta hor aita eta ama galdu zituen ,azkenean bere urtebetze egunean, hospitalean amaitu du. Guretzako Siriako biztanleria, larri bizian daude eta horregatik pena handia emoten digute. Sortea dekogu Euskal Herrian bizi garelako eta saiatu egin behar gara,  horrelako gauzak ez gertatzeko.


Maialen eta Maitane 

                    UDA BADATOR


Gaur maiatzaren 25ta da eta laster uda etorriko da. Eskola ekainaren 23an bukatzen da eta gero 4 egun pasatu eta gero, 27an ni eta nire familia peñiscolara joando gara. Bertan,  egun guztia hondartzan eta igerilekuan pasatzen dugu. Peñiskolan  hondartza handi bat dago eta  gaztelu bat dago, goikaldean, Papaluna izenekoa. 

Oporretatik bueltan, Galdakaora itzuliko naiz eta lagunekin egongo naiz eta urez betetako puxikekin jolastuko dugu. Primeran pastuko dut opor hauetan, oso dibertigarria izango delako. 

domingo, 22 de mayo de 2016

                         ASTEBURUA


Ostiralean lagunekin geratu nintzen Santi Buarzen, eta geroago nire kuadrilarekin joan nintzen Topara, saltxitxa beroa jatera. 
Zapatuan ere kuadrilarekin bazkaria euki nuen, makarroiak eta solomoa, patatekin jan nuen, Geroago urezko puxikekin jolastu genuen, eskura botatzen ginen, eta arratsaldean aurpegia margotu nuen.
Domekan etxean geratu nintzen, astelehenean eta azteazkenean azterketak ditudalako.

martes, 17 de mayo de 2016

Programazio berezia museoetan, Museoen Nazioarteko Eguna delako

Aurtengo edizioa, “Museoak eta paisaia kulturalak” goiburuan oinarrituko da, eta, aurten ere, museo guztietako sarrerak doan izango dira.
Asteazkenen honetan, maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna izango da, eta, hori ospatzeko, museoek sarrerak doan eta programazio berezia eskainiko dute.
Mundu osoko 35.000 museok parte hartuko dute ekimenean, “Museoak eta paisaia kulturalak” goiburupean. Aurten goiburuak agerian uzten du museoek jendea sentsibilizatzeko erantzukizuna dutela, ondare kulturalaren eta naturalaren babesletza aktiboan konprometituta, lurralde geografiko bateko enbaxadore bihurtuz.
Museoen Nazioarteko Eguna duela 39 urtetik ospatzen da, eta herritarrengana hurbiltzeko aukera bikaina da; gizartearen aurrean urtero museoen garrantzia eta beharrizana gogorarazteko modu bat da.
Gure museoak
Euskal museoek ere ekimen honetan parte hartuko dute, eta, gehienek doako sarrerak eta programazio bereziak eskainiko dituzte.
Donostiako San Telmo museoan, adibidez, bisitariak doan sartuko dira museora, eta, besteak beste, ekintza ugari egiteko aukera izango dute. Ekintza interesgarriena museoko klaustroaren inguruan egingo da; izan ere, Udal Musika Eskolak, Francisco Escudero kontserbatorio profesionalak eta Musikenek dantza eta musika ikuskizunak eskainiko dituzte bertan.
Bilbon, bestalde, Guggenheim museoko ateak ere zabalik izango dira, eta, besteak beste, bisitariek Yoko Ono artistaren “Bilborako nahien zuhaitza” lanean nahi edo desira onak konpartitzeko aukera izango dute.
Gasteizen, Artium museoan, aldiz, asteburuan ospatu zuten Museoen Nazioarteko Eguna, kontzertuak eskainiz eta familientzako tailerrak eta bisita gidatuak antolatuta.
Iruñean, Nafarroako museoak ere ateak zabaduko ditu asteazken honetan, eta, besteak beste, hiriburuaren paisaia kulturala ezagutzeko bisita tematikoak egingo dituzte.