miércoles, 27 de abril de 2016



Lau euskal jatetxe, Munduko Klasiko Onenen artean


Pedro Subijana, Akelarre jatetxeko sukaldaria. EiTB
Euskadiko lau establezimendu hautatu dituzte Munduko 100 Jatetxe Klasiko Onenen Opinionated About Dining (OAD) blogaren zerrendan. Gastronomiaren arloko 4.500 profesionalek eman dute botoa zerrenda hori egiteko.
Steve Plotnicki blogaren sortzaileak azaldu duenez, golardo horiek "azken 25 urteetan sukaldaritza estiloa iraunkor mantendu duten sukaldariak eta jatetxeak omenatzea" dute helburu.
Hain zuzen ere, hauek dira zerrendan dauden euskal jatetxeak: Kaia Kipe (Getaria), 42. lekuan; Zuberoa (Oiartzun), 86.ean; Rekondo (Donostia), 93.ean; eta Akelarre(Donostia), 100.ean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario