jueves, 28 de abril de 2016

Ba al da munduan nire abizena duenik?


11 milioi abizen dituen datu-base bat oinarri, munduan barrena duten banaketa, jatorria edo esanahiari buruzko zalantzak argitzen ditu Forebears webguneak.

Egin ezazu proba: amaren edo aitaren abizena bilatzailean sartu, eta aurkitu ezazu non bizi diren zure deitura bera dutenak. Harritu egingo zara, akaso, edo aurretik zenekiena baieztatuko duzu, agian. Ez dago gauza errazagorik; doan da, gainera. Aukera hori Forebears webguneak eskaintzen du, abizenak munduan barrena kokatu, jatorriari buruzko azalpenak eman eta esanahiaren inguruko argibideak ere ematen ditu atariak.
Webgunea arakatuta, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan zabalduen dauden euskal zortzi abizenak zein diren ere jakinarazi dute. 
Zabala da munduan hedatuena, 124.815 lagunek dute, gutxi gorabehera. Bat baino gehiago harri eta zur geratuko da, ordea, Zabala gehien non dauden begiratuta: Filipinetan. Kolonbia eta Argentina daude zerrendan ondoren. Espainiar Estatuan (zerrendan, seigarren herrialdea da) 9.247 daude. Madariaga abizena ere (26.233) munduan barrena entzun daiteke. Non dagoen hedatuen? Bada, batez ere, Txilen eta Mexikon.

No hay comentarios:

Publicar un comentario