miércoles, 16 de marzo de 2016

MUNDUKO DINOSAURO HANDIENETAKOA

Munduko dinosauro handienetakoa aurkitu dute Argentinan



Bernardo Gonzalez Riga paleontologoak zuzentzen duen ikerlari talde batek "espezie berri bat aurkitu du, zientziak orain arte ezagutzen zuen dinosauro handienetakoen artean dagoena". "Notocolossus litzateke bere izena, ezagutzen den animalia lehortar erraldoienetakoa".
Hezur fosilak Argentinako Mendoza probintzian topatu dituzte, eta 86 milioi urteko antzinatasuna daukate.
“Bere eskeletoa osotasunean ez aurkitzeak bere tamainaren kalkulu zehatzak egitea galarazten duten arren, humeroak (besoko hezurra) 1,76 metro luze neurtzen du, eta hori orain arte ezagutzen zen edozein Titanosaurorena baino luzeagoa da".
"Pentsa dezakegun bezala Notocolossus dinosauroaren gorputz proportzioak ondoen kontserbatuta dagoen Titanosauroarenarekin aldera baldin badaitezke, pizti berriak 25-28 metro luze zen eta 40 eta 60 tona artean pisatzen zituen; hau da, 9 edo 13 elefante batera pisatzen dutena”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario