martes, 8 de marzo de 2016

GURE SANTA ESKEA

Gaur Josu Bertsolaritzako maisuarekin, bertso bat abestera joan gara zuzendaritzara:

                                  GURE SANTA ESKEA

Gu bostgarren A taldea gara
ta santa eskea gatoz
goiko ziklotik etorri gara
gu zuengana apropos.

Eskola hontan zuzendaritza          
pertsona jatorrak daude
Kopla kantari hurbildu gara
batere lotsarik gabe.

Batzuk ez dugu eta besteak
apurtuta ia erdiak
horrela ezin eta ekarri
ordenagailu berriak.

Guk lan pilo bat egiten dugu
hori edozeinek daki
ta horregatik merezi dugu
opor gehiago eduki.

Menestra, salmoia eta brokoli
ezin zabaldu ahoa
hurrengorako jarri mesedez
janari obeagoa.

Entzun duzue kasu egitea
gustatuko litzaiguke
guk oso ondo pasatu dugu
agur beste batera arte.








2 comentarios: