martes, 15 de marzo de 2016

                                                ASTEBURUA




Larunbat goizean eskalatzera joan nintzen Alazne, Alaitz, Nora, Maialen, Amaiur, Leire eta Nahiarekin. El Fango Polikiroldegian ibili ginen eskalatzen.
Gero zapiaren jolasera,  jolastu genuen eta irabazi egin genuen. Ordu bat terdietan etxera joan ginen eta arratsaldean koadrilkoekin egon nintzen. 
Igandean oso goiz altzatu behar izan ginen Urdulizera, eskalada egitera joateko. Alaznerekin joan nintzen, bere kotxean. Bidean "La Bilbao Bilbao" lasterketa harrapatu genuen eta berandu heldu ginen. 
Heldu ginenean taldeak eginda zituzten eta Alaitz, Nora, Ibai eta Mikelekin tokatu zitzaidan. Eskalatu ondoren hamaiketakoa jan genuen eta rappel egin genuen.
Bukatu ondoren beste arroka batera joan ginen eta goraino heldu nintzen. 
Azkenean Mikel eskalatzen zegoenean, Ibaik oso azkar jeitsi zuen eta harri batekin jo zen sorbeldan. Oso ondo pasatu genuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario