miércoles, 16 de marzo de 2016

9.PLANETA

Bederatzigarren planeta baten zantzuak aurkitu dituzte Eguzki Sisteman

Baliteke beste planeta bat, bederatzigarrena, egotea Eguzki Sisteman, Plutonetik urrunago, Kaliforniako Teknologia Institutuko astronomoek jakinarazi dutenez.

Planeta'berria' izoztua eta erraldoia izango litzateke. Izan ere, gutxienez Lurrak baino bost aldiz masa handiagoa izango luke, eta gerta liteke hamar aldiz handiagoa ere izatea.

Nolanahi ere, astronomoek ez dute oraindik begiztatu; existitzen den zantzuak topatu dituzte, hainbat planeta nanoren artean mugimendu bat sumatu baitute.
Orain, 'Bederatzigarren Planeta' (izen hori jarri diote oraingoz) begiztatzeko lanean ari dira, teleskopioak erabiliz.
Planeta hori existitzen dela baieztatuko balitz, Eguzki Sistemako bosgarren handiena izango litzateke. Aurretik Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno izango lituzke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario