miércoles, 30 de marzo de 2016

                                                           OSTIRALA

Ostiral goizean Santi Brouardera joan nintzen eta bazkaldu ondoren Lekeitiora joan nintzen Izaro eta Goranerekin, eta hondartzan egon ginen. Bazkaltzen amaitu eta gero izozki bat erosi genuen eta ondoren olatuak ikustera joan ginen, olatu oso handiak zeuden. Oso ondo pasatu genuen.

martes, 29 de marzo de 2016

              NIRE EGUNAK FRANTZIAN


Ostiralean nire izeko eta arrebarekin kotxearekin, San juan de Luz-era joan ginen. Arratsaldean paseo batzuk ematera joan ginen, eta hurrengo egun osoa Arcachonen igaro genuen. Hor europako arezko mendi handiena zegoen eta puntararte igo nintzen. 

                     

                                     AJO IKUSTEN
Ajo ezagutzera egon naiz. La Ojeradan egon nintzen, arkaitzetan, olatuek egindako bi zulo dira. Hurrunetik ikusten baduzu bi begi eta sudur itxura du. Alboan geiserrak daude. Olatuak indarrarekin etortzen direnean, geiserrak ura botatzen dute. Hauek Donostian dauzen bezalakoak dira, baina naturalak eta indar gehiagokoak.








lunes, 28 de marzo de 2016

ISLA CUP TORNEOA
Martxoaren 24an torneo bat eduki nuen Castillon (Nojaren ondoan). Torneoak, hiru egun irauten zuen, baina klasifikatzen bazinen gehiago. Lehenengo txandan 4 ekipo zeuden eta lehenengo biak klasifikatzen ziren. 
Gure taldea, Baskonia, Hergar Camelot eta El Muelle ekipoak osatzen zuten. Gu (Lanbide), Baskonia eta Hergar Camelot klasifikatu ginen, triple enpate egon zelako, eta Baskoniari puntu bat kendu ziotelako, jokalari nagusi batekin jokatzeagatik. 
Beraz, larunbat arratsaldean, bigarren  buelta jokatu genuen: Padura, Santutxu A eta Villa de Simancas taldeen kontra; talde oso onak ziren hauek, bat irabazi eta beste biak galdu genituen; baina gutxienez, oso ondo pasatu genuen. 
Semifinalean (igande goizean jokatu zena) lau talde hauek zeuden: Baskonia vs Marina sport eta Padura vs Hergar Camelot. Marina sport-ek Baskoniari irabazi zion 1-0 eta Padurak Hergar Cameloteri 5-1. Hori dela eta, finalera Padura eta Marina sport pasatu ziren eta torneoaren irabazlea, Padura izan zen, 1-0 irabazi zuelako.


domingo, 27 de marzo de 2016

                                     ZELAKO  ASTEBURUA 


Ni ostiralean mega parkeko zinemara joan nintzen Zootropolis filmea ikustera nire familiarekin. Filmea ikusi baino lehen hor bertan bazkaldu genuen.



Larunbatean,  bazkaldu eta gero Kun fu panda 3
ikusi genuen eta bitartean palomitak jan genituen. Palomitak guk prestatu genituen. Filmea gustatu zitzaidan.



Igandean etxean egon nintzen nire amarekin, eskulanak egiten. 



Zein ondo pasatu dudan asteburu honetan, eta espero dut zuek ere oporretan ondo pasatzea.


                                                     ASTEBURUA

Larunbatean nire aita eta nire nebekin plaza gorrira joan nintzen.
Nire neba txikiak, Alexek, baloiarekin jolastu zuen eta nik berarekin jolastu nuen. 
Gero,  11:45ko izozki bat erosi zidaten eta gero bazkaltzera nire amamaren etxera joan nintzen. Arratsaldean, 30 minutu gehiagoegon nintzen parkean eta Iker ikusi nuen. 
Parkean egon ondoren, buelta bat emotera joan nintzen eta beranduago nire etxera joan nintzen eta afaldu egin nuen. Baina nire amamak esan zidan ea bere etxean gelditu nahi banuen lo egiten eta baietz esan nuen.



Igandean Guggenheimeko parkera joan nintzen nire familiarekin. Asko gustatu zitzaidan parkea baina gehien bat, sokekin igotzekoa izan zen. Toboganetik botatzea era asko gustatu zitzaidan.
Azkenean, 14:00tan etxera bueltatu nintzen.              
                                                                                                 OSTEGUNA
Ostegun goizean Laidako hondartzara joan ginen eta futbolean jolasten egon nintzen nire anaiarekin. Geroago taberna batera joan ginen hotza egiten zuelako eta hiruretan etxera joan ginen bazkaltzera. Arratsaldean Bilbora joan ginen prozesioa ikustera. Asko iraun zuen eta aspertuta geundenez, gozoki batzuk erostera joan ginen eta gero taberna batera joan ginen pintxoak jatera eta ia-ia nire izekorekin aurkitu ginen. Oso ondo pasatu genuen. 

sábado, 26 de marzo de 2016

Nire asteburua



                                                              Nire asteburua


Ni asteburuan hondartzara joan naiz eta hor nire anaiak eta ni jolasten egon ginen. Bertan bokadiloa jan genuen, gainera oso gozoa zegoen. Geroago uretara joan ginen, baina ura oso hotz zegoen, beraz etxera itzuli ginen. Hala ere oso ondo pasatu genuen.


Nire osaba Bartzelonara " Camp Noura " joateko aukera iuzan zuen eta hor urrezko baloia ikusi zuen. Oso polita eta handia zela komentatu zigun, horregatik nik era  Camp Noura joan nahi dut noizbait.









viernes, 25 de marzo de 2016

BI EBAKUNTZA GEHIAGO GURE DIRUARI ESKER

Jiku Sherpa
2 monks came from serlo gumba, Junbesi, solukhumbu for ear surgery. we conducted ear surgeries on march 11th and 18th 2016 which sponsered by students of Gandasegi Eskolako 5 Ikasleak Mailako. photos of monks are as below. 1st picture is Jiku Sherpa and 2nd one is Karma Sonam

Martxoaren 11 eta 18an Jiku Sherpa eta Kama Sonami belarrietako ebakuntza egin zieten guk bidalitako diruari esker. Aurreko testua bidali zuten Nepaletik guri jakinarazteko.




Karma Sonam

jueves, 24 de marzo de 2016




                                                OSTEGUN SANTUA

Gaur ostegun Santua da. Gaur Jesusen azken afaria izan zen. Gaur Jesusek bere apostuloi hankak garbitzen  dizkie. Hankak garbitu ostean ogia eta ardoa bedeikatzen ditu.



miércoles, 23 de marzo de 2016

               ARITZ ADURIZ

Aritz Aduriz aurrelaria da eta Athletic-en jolasten du. Urte hau berarentzat, bere denboraldi hoberena da. Ligan 17 gol sartu ditu, europako ligan 8, errege kopan 2 eta espainiako super kopan 4. Guztira aurten 31 gol sartu ditu. Bere fisikoa: 1,82 da bere altura, 35 urte ditu eta 78kg pisatzen du.



     
                                               


lunes, 21 de marzo de 2016

                                                 ASTE SANTUA

Zelako zortea daukagun, aste santuko oporrak ditugulako. 

Ni Peñiskolara joango naiz aste bat pasatzera. Oso ondo pasatuko dut eta espero dut zuek ere ondo pasatzea.
Oporren bueltan ikusiko gara berriro.

domingo, 20 de marzo de 2016

                               

                               AITAREN EGUNA


Atzo (martxoaren 19an) aitaren eguna izan zen. Nire aitak esan zidan, ondo portatzen banintzen jatera joango ginela, jatetxe batera. Orduan oso ondo portatu nintzen eta nire aitak bazkaltzera gonbidatu zigun. Lehenengo zerbait edatera joan ginen, Santi buruardera eta zerbait edan genuenean, jatetxera joan ginen eta txuleta haundi bat jan genuen. Egunaren amaieran etxera joan ginen, lo egitera.                                                                      


                                            ASTE SANTUA

Ostiralean azkenengo eguna izan zen eta azkenengo bi orduetan Bili Elioten pelikula ikusi genuen, gero arratsaldean, lagunekin jolasten egon nintzen. Larunbatean ere beraiekin gelditu nintzen eta igandean arratsaldean Kunfu panda 3 pelikula ikusiko dut.


miércoles, 16 de marzo de 2016

5 PLANETA LERROKATUTA IKUSTEKO AUKERA

Eguzki sistemako 5 planeta lerrokatuta ikusi ahalko dira begi-bistan


Merkurio, Venus, Marte, Jupiter eta Saturno elkarrekin ikusiko dira, 2005etik lehenengo aldiz.
Planetak. Argazkia: EiTB
Eguzki sistemako 5 planeta lerrokatuta ikusi ahal izango dira bihartik otsailaren 20ra zeruan lerrokatuta, begi-bistan, teleskopioaren laguntzarik gabe, Sky and Telescope webguneak jakitera eman duenez.
Azken 10 urteetan lehenengo aldiz gertatuko da fenomenoa, eta Merkurio, Venus, Marte, Jupiter eta Saturno lerrokatuta ikusiko dira zeruan, zerumugaren eta ilargiaren artean.
Goizaldean, eta argi gutxi dagoen lekuetan, ikusiko da hobekien fenomeno astronomikoa. Gauak aurrera egin ahala, planeta gehiago ikusiko dira, eta guztiek distira egingo duten arren, batzuk argiago ikusiko dira.
Egunsentia baino lehentxeago izango da planetak ikusteko une egokiena, eta oskarbi egotea ezinbestekoa izango da.

9.PLANETA

Bederatzigarren planeta baten zantzuak aurkitu dituzte Eguzki Sisteman

Baliteke beste planeta bat, bederatzigarrena, egotea Eguzki Sisteman, Plutonetik urrunago, Kaliforniako Teknologia Institutuko astronomoek jakinarazi dutenez.

Planeta'berria' izoztua eta erraldoia izango litzateke. Izan ere, gutxienez Lurrak baino bost aldiz masa handiagoa izango luke, eta gerta liteke hamar aldiz handiagoa ere izatea.

Nolanahi ere, astronomoek ez dute oraindik begiztatu; existitzen den zantzuak topatu dituzte, hainbat planeta nanoren artean mugimendu bat sumatu baitute.
Orain, 'Bederatzigarren Planeta' (izen hori jarri diote oraingoz) begiztatzeko lanean ari dira, teleskopioak erabiliz.
Planeta hori existitzen dela baieztatuko balitz, Eguzki Sistemako bosgarren handiena izango litzateke. Aurretik Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno izango lituzke.

MUNDUKO DINOSAURO HANDIENETAKOA

Munduko dinosauro handienetakoa aurkitu dute Argentinan



Bernardo Gonzalez Riga paleontologoak zuzentzen duen ikerlari talde batek "espezie berri bat aurkitu du, zientziak orain arte ezagutzen zuen dinosauro handienetakoen artean dagoena". "Notocolossus litzateke bere izena, ezagutzen den animalia lehortar erraldoienetakoa".
Hezur fosilak Argentinako Mendoza probintzian topatu dituzte, eta 86 milioi urteko antzinatasuna daukate.
“Bere eskeletoa osotasunean ez aurkitzeak bere tamainaren kalkulu zehatzak egitea galarazten duten arren, humeroak (besoko hezurra) 1,76 metro luze neurtzen du, eta hori orain arte ezagutzen zen edozein Titanosaurorena baino luzeagoa da".
"Pentsa dezakegun bezala Notocolossus dinosauroaren gorputz proportzioak ondoen kontserbatuta dagoen Titanosauroarenarekin aldera baldin badaitezke, pizti berriak 25-28 metro luze zen eta 40 eta 60 tona artean pisatzen zituen; hau da, 9 edo 13 elefante batera pisatzen dutena”.

martes, 15 de marzo de 2016

                                                ASTEBURUA




Larunbat goizean eskalatzera joan nintzen Alazne, Alaitz, Nora, Maialen, Amaiur, Leire eta Nahiarekin. El Fango Polikiroldegian ibili ginen eskalatzen.
Gero zapiaren jolasera,  jolastu genuen eta irabazi egin genuen. Ordu bat terdietan etxera joan ginen eta arratsaldean koadrilkoekin egon nintzen. 
Igandean oso goiz altzatu behar izan ginen Urdulizera, eskalada egitera joateko. Alaznerekin joan nintzen, bere kotxean. Bidean "La Bilbao Bilbao" lasterketa harrapatu genuen eta berandu heldu ginen. 
Heldu ginenean taldeak eginda zituzten eta Alaitz, Nora, Ibai eta Mikelekin tokatu zitzaidan. Eskalatu ondoren hamaiketakoa jan genuen eta rappel egin genuen.
Bukatu ondoren beste arroka batera joan ginen eta goraino heldu nintzen. 
Azkenean Mikel eskalatzen zegoenean, Ibaik oso azkar jeitsi zuen eta harri batekin jo zen sorbeldan. Oso ondo pasatu genuen.

ESKER ONEKO PINGUINOA




ARNASA HARTU


GORPUTZA


lunes, 14 de marzo de 2016

                                                                     

                                              LARUNBATA

Larunbat goizean elurretara joan nintzen eta primeran pasatu nuen. Ezkaraira igo ginen eta trineoekin bota ginen.
Aitak amari elur bola galanta bota zion. Gurekin nire bi txakurrak ere joan ziren. 
Arratsaldean nire lagun baten, urtebetetzera joan nintzen eta bukatu zenean nire aita eta amarekin tabernara joan nintzen eta limusina bat ikusi genuen.

UREDERRA



Urederra Nafarroako ibai bat da. 
Urbasa mendilerroan sortzen da, Bakedano herritik gertu, paraje ikusgarri batean; eta, 19 kilometroko ibilbidea egin eta gero, Ega ibaira isurtzen ditu urak, Lizarra parean. 

Aukera baduzue merezi du hara hurbiltzea. Paisai ikaragarri politak daudelako.

LUIZIAK ONDARROAN


Denborarekin erori egingo dela, esan dute Ondarroako (Bizkaia) Kamiñalde alboko mendi hegala, baina ez dakitela noiz eta nola. Dena den, auzokoak lasaitu nahi izan dituzte, nabarmenduz ez dagoela arriskurik luiziak etxeak suntsitzeko.

Ondarroako Kamiñalde kalera erortzen ari da mendi hegala.
180dira etxetik atera behar izan duten familiak.  Iragarri dute hainbat hilabetez egon beharko dutela gehienek etxetik kanpo eta haiei aterpe emateko laguntza eskatu die Ondarroako herritarrei.  Hainbat etxebizitza prestatu dituzte instituzioek aterpe gisara, baina iragarri dute ez direla aski izango.


Kamiñalde kalearen gaineko mendia mugitzen ari da oraindik. 24 orduan bederatzi zentimetroko erritmoan ari da mugitzen, udal iturrien arabera, eta mugimendua egonkortu egin da; ez da ez bizkortu ez geldotu. Gaur, hegalaren inguruko zuhaitzak eta sastrakak kenduko dituzte, pisua arintzeko.
Joan den asteartean hasi zen mendia erortzen; geroztik, ordea,luizi gehiago izan dira, eta udalak larrialdi egoera ezartzea erabaki du. Bestalde, Ondarroako alkateak zehaztu du ez duela etxebizitzak egin baino lehenagoko txosten teknikoen berririk. Izan ere, zenbait iturriren arabera, baziren txostenak luizien arriskuaz ohartarazten zutenak.

TRIBUAK

                         
Kayan etnia Myanmarren bizi den tibetar-birmaniar talde etniko bat da. 
Padaung hitza Shan etniakoek erabiltzen dute, eta "jirafa-lepoko emakumeak" esan nahi du.
Kayan populazioa 40.000 ingurukoa da Shan estatuan eta 20.000 inguru Kayah estatuan. 2004ko estimazio baten arabera, 130.000 inguru dira guztira.
Karen herriko emakume askok txikitatik idunekoekin lepoa deformatzen dute. Prozesua bost urtez hasten dute eta urtez urteespiralak gehitzen doaz. Espiral horiek lepauztia zapaltzen dute eta horri esker espiral gehiago jartzeko aukera ematen die. Denborarekin padaung emakumekeek lepo luzeak erakusten dute. Ohitura justifikatzeko mito asko dago. Adibidez Karen herria herensuge batetik omen dator eta hura imitatzeko emakumeek herensuge amaren itxura hartzen saitzen dira.
Zientziaren ikuspuntutik, bestetik, teoria desberdinak sortu dira:
  • Tigreen erasoak saihesteko defentsa moduko ezkutuak dira.
  • Lepo luze horiek emakumeok itsustu egiten dituzte eta horrela inguruko herriek ez dituzte esklabo bihurtu nahi.
  • Lepo horiek emakumeak ahuldu egiten dituzte eta nahikoa da espiral bat kentzea emakume bat hiltzeko. Hori da, esaterako, Txiang Mai Unibertsitateko antropologoen ustea, hau da, modu horretan emakumeak gizonpean gelditzen zen beti eta edozein arazo sortuez gero ondorioa heriotza izan zezakeen.
Teoriaz teoria ohitura honen zergatia ez dago garbi. Garbi dagoena da gaur egun horren mantentzearen zergatia: jirafa-emakumeak turismo erakartzeko tresna izugarria bihurtu da.


                         LARUNBAT GOIZA

Larunbatean Ezcaraien, elurrarekin jolasten egon nintzen eta oso ondo pasatu nuen. Nire bi txakurrak ere egon ziren elurretan jolasten. Geroago etxera bueltatu ginen eta bazkaldu egin genuen. Arratsaldean urtebetetze bat euki nuen eta oso ondo pasatu nuen lagunekin. Bukatu zenean nire aita eta amarekin tabernara joan nintzen eta limusina bat ikusi genuen.

Nire idoloak


                                              Nire idoloa


Ronaldinho nire idoloa da. Asko gustatzen zait, oso ondo jolasten zuelako, Bartzelonako futbol taldean.

Messi ere gustatzen zait, futbolari bikaina delako. Messik taldean bi lagunhandi ditu; Neymar ata Luis Suarez . 
Nire talderik gustokoena Bartzelona da.  Noizbait, Camp Nourauko joatea gustatuko lizaidake, Bartzelonaren partidu bat ikustera.
                                               NIRE ASTEBURUA

Ostirala: Ostiral arratsaldean dantza klasera joan nintzen 17:15 etatik 18:30 arte. Atera nintzenean Paule eta Amaiarekin kalera joan nintzen. Geroago lagun gehiagorekin topatu ginen: Ariadne, Amets, Naroa, Ione, Nahia, Irati, Paule, Garazi... Eta denak batera jolasten egon ginen. Geroago denak etxera joan ziren eta June etorri zen, eta hirurak batera oso ondo pasatu genuen.

Larunbata: Larunbat goizean etxean geratu nintzen eta etxerako lan batzuk egin nituen. Geroago nire amari janaria prestatzen lagundu nion. Arratsaldean etxean geratu nintzen nire aizparekin, 
eta nire aita eta ama kalera atera ziren. Bueltatu zirenean afaldu genuen eta afaltzen amaitu genuenean telebista ikusi genuen.




domingo, 13 de marzo de 2016



                                                ASTEBURUA







Larunbatean Mercadonara joan nintzen, nire nebaren urtebetetzea ospatuko genuelako etxean eta pastel bat erosten joan ginen. Nik, nire nebak eta nire aitak minions-en pastela erosi genuen. Erosi ondoren, etxera eroaten joan ginen eta gero fruta erostera joan nintzen. Arratsaldean nire aitari lagundu nion, flan bat egiten. Nire izeko-osabak eta nire aitona-amonak etorri ziren. 
Urtebetetzean gauza askotara jolastu nuen oso ondo pasatu nuen.                           
Igandean buelta bat emotera joan ginen eta nire izeko ikusi genuen. Denak batera, Muguru plazara joan ginen eta gozokiak jan genituen. Orduan, gero nire izeko nire etxera etorri zen eta gauza askorekin jolastu genuen.

      
LARUNBATEKO PARTIDUA

Larunbatean futbol partidu bat jolastu nuen, Galdakaoren kontra, hau da, Galdakaoko derbia izan zen. Guretzat partidua oso ondo joan zen, baina Galdakaokoentzat ez hainbeste, guk (Lanbidekoek) 9-0 irabazi genuelako. Lehenengo gola nik sartu nuen 8. minutuan (kornerretik). Gure entrenatzaileak esan zigun ondo jolasten bagenuen, zeozer prestatuko zigula, baina ez dakigu zer izango den. Irrikitan gaude zer den jakiteko.
       
                   
                               Unai Menika

                   ASTE SANTUA 
                            eta
                      GEHIAGO...


Badator Aste Santua. Denak,  joango gara hortik . Oporrak Martxoaren 18an asten dira.

ASTEBURUA:  Atzo (Martxoak 12) Luken, nire lehengusua etorri zen, nire etxera, lo egitera. Gaur (Martxoak 13) nire amamaren urtebetetzea ospatzera, joango gara.Zelako denbora dagoen kalean, Nafarroan elurra ari du eta Galdakaon eguzkia.
Nire asteburua


Resultado de imagen de montañas nevadasAsteburuan egin dudana hau izan da: larunbatean, nire aitona-amonaren urrezko ezteiak ospatu genituen eta hor, nire lehengusina, nire aita, nire ama, nire aitite eta amama guztiak zeuden. Urrezko ezteiak "Los Tamarisesen" jatetxean ospatu genuen. Gaur, goizean, buelta bat emango dugu Bilbotik eta arratsaldean mendira joango gara elurra ikustera.




                                     MAX CENTERREKO                                BOLATOKIA

Atzo larunbatean Max Centerreko bolerara joan ginen. Iker Gonzalezekin joan nintzen. Han ere, Ariadne ikusi genuen. Guk bolatokian jolasteko, 2 ordu itxaron behar izan genuen. Bitartean jolastokira joan ginen. Hor jende eta jolas asko zeuden. Guk pixka bat jolastu genuen, gure gurasoak tabernan zeuden bitartean. Jendeak boloetara, nola jolasten zuen ikusten geunden, jendea oso ona zen. Batzuk irrista txiki batetik botatzen zuten edo bola ateratzen den lekutik barrera batekin. Nik aldiz ezer gabe jolastu nuen.

viernes, 11 de marzo de 2016

                                                     GAURKO SAIOA
Gaur patio eta gero, gelan, zuztarluze lehiaketa egin dugu; Izarok, Andreak, Leirek, Amaik, Ikerrek, Peiok, Unaik eta Lucak. Azken hauek lehenak izan dira, puntu gehien lortu duen bikotea izan da. 
Baina bertsoa entzutea tokatzen zitzaienean Peiori eta Ikerri, blokeatu egin da eta horregaitik zuztarluze lehiaketa utzi behar izan dugu. Oraindik denbora daukagu praktikatzeko eta hobetzeko. 
                ATHLETIC-EN PARTIDUA


Atzo, martxoaren 10a, Athleticek Valenciaren aurka jolastu zuen. Euri asko egin zuenez, jokalariak txarto jolastu zuten lurrera jausten zirelako eta baloia lokatzean trabatzen zelako. Bi taldeak ahalik eta hoberen jolastu zuten baina azkenean, Athleticek irabazi zuen gol bategaitik eta Raul Garciak,buruz, sartu zuen gola.

EMAKUMEZKOENA



HIRU GOL BIGARREN ZATIAN ALCAINERI IRABAZTEKO



Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak bigarren zatian lortutako hiru golei esker beste garapipena lortu zuen Lezaman. Yulema, Paredes eta Maite golegileak izan ziren. Mini Estadion Joseba Agirrek txartel goria ikusi zuenez ez zen egon.

Emakumezkoen taldea T. Alcaine-ari inposatu zaio argi eta garbi. Koabelburua, bigarren erdian Paretek eta Maite-k ematen zuten Joseba Agirre-ren taldera|janzkira|multzora garaipen berria, aulkian jarri zigor-alderdia|partida horrela Estadi Mini-ako egozpenagatik betez ezin izan zenaren.

Lehenengo zatian ez zen golik egon. Zurigorriek baloiaren jabetza bilatu nahi zuten baina partidak ez zuen erritmo bizia hartu eta gol aukera gutxi egon ziren. Ibarrak, 35. minutuan, eta Y. Corresek 39an, ez zuten asmatu Larqueren aurrrean.

Bigarren zatian Y. Corresek ez zuen huts egin eta errebote bat aprobetxatu zuen eskuin ankaz sekulako jaurtiketa egiteko. Bost minutu beranduago, Ibarrak falta bat etera zuen eta Paredesek atezainaren urruntzea errematatu zuen lasaitasuna markagailuan emateko. Hirugarrena ezker albotik sortu zen, Y. Corresek baloia utzi zion Morazari eta bere pasea Maitek sarera sartu zuen.