martes, 23 de febrero de 2016




                                  MERKATU RIBERA ETA
 
                                          EUSKALDUN MUSEOA


Txango bat egin genuen klasearekin eta Ribera Merkatura eta euskal museora joan ginen. 

Lehenengo merkatura joan ginen autobusean eta han gauza asko ikusi genituen, adibidez: barazkiak, frutak, haragia, ogindegia... Gainera garunak, bihotzak, buztanak eta arraindegian gizon batek 20ko kiloko rape handi bat erakutsi zigun. Gero rapea mozten hasi zen eta gu animatzen hasi ginen. Gero merkaturen alde baten hamaiketakoa jaten hasi ginen. Geroago euskal museora joan ginen. Gure gidaria Miren deitzen zen. Lehenengo Bilbo zaharra ikusi genuen maketa batean. Garai horretan Bilbok zazpi kale bakarrik zituen. Gaur egun alde zaharrari, zazpi kaleak ere deitzen zaio. Bizkaiko maketa bat ere ikusi genuen, bertan Bizkaiko herriak eta mendiak zeuden. Abeltzainak nola bizi ziren esan zigun, nolakok ziren bere etxeak, nola ehizatzen zuten, nola janzten ziren...

No hay comentarios:

Publicar un comentario