domingo, 31 de enero de 2016

                                                      LARUNBATA

Larunbat goizean merkatura joan nintzen, azeitunak erostera eta gero Maialen eta Enekorekin egon nintzen, Gurutz tabernan.                  
Resultado de imagen de urtebetetzeko argazkiakArratsaldean telepizzan egon ginen Andrearen urtebetetzea ospatzen eta gero Mugurura joan ginen jolastera. Ondoren koadrilarekin joan nintzen jolastera, eta azkenean  etxera joan ginen berandu zelako.
                                                                                                        NIRE ASTEBURUA                    Atzo, larunbata, etxean egon nintzen lo egiten 11ak arte, gero matematika errepasatzen egon nintzen eta ondoren telebista ikusi nuen. Arratsaldean Alexen urtebetzera joan nintzen, telepizzan izan zen eta pizza jan genuen, ondoren Mugurun egon nintzen jolasten, primeran pasatu nuen.
Gaur, Igandea, errepasatzen egon naiz, arratsaldean futbolera jolastu dut eta azkenik futboleko partidu bat ikusi dut taberna batean.


jueves, 28 de enero de 2016


 INAUTERIAK





Ni inauterietan momotxorroz mozorrotuko naiz, baina gelako beste lagun batzuk; joaldunez, mamoxarroz, txatxoz...mozorrotuta joango dira. Gero eskolan ostiral eguerdian dantza egin behar dugu eta ondoren txokolatea jaten dugu eta eskola amaitzen denean parkera joaten gara jolastera.


AUTO-LASTERKETA ILEGALAK

Bertaratutakoak eta partehartzaileak polizia bertan zegoela ohartu zirenean, ihes egiten saiatu ziren eta hainbat autok elkarren aurka jo zuten. 44 gidari salatu dituzte Mendabian, auto-lasterketa ilegala.

Foru poliziak Mendabian egitekoa zen auto-lasterketa ilegal bat bertan behera utzi du eta 44 gidari salatu ditu. Horietatik bi lehiaketan parte hartzen ari ziren eta beste 42 ikusleak ziren, baina lasterketaren ibilbidearen bazterretan utzi zuten autoa.
Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, Lizarrako agenteek lasterketa ilegal bat antolatzen ari zirela jakin zuten eta NA-1120 errepidera abiatu ziren, Mendabian.
Partehartzaileek sare sozialen bitartez egin zuten deialdia eta Errioxatik, Arabatik, Bizkaitik eta Nafarroatik etorri ziren. Horrelako jarduerek arriskua ekartzen dute trafikoan eta Lizarrako foru poliziek dispositibo berezia ezarri zuten. Poliziek ikusi zuten nola gauerditik aurrera hainbat auto inguru horretara heldu ziren, batzuk lasterketan parte hartzeko eta beste asko debekatuta dagoen guneetan aparkatu zuten, karrera ikusteko.
Askok partehartzaileak txalotzen zituzten alkohola edaten zuten bitartean, iturri horren arabera. Toki horretan, 12 ibilgailu inguruk irteera ezartzen zuen, 2,5 kilometroko ibilbidea egiteko, zirkulazioaren bi erreiak okupatuta.
Ibilgailu andana bertaratu zen (200 inguru, ikusle eta partehartzaileen artean) eta arrisku argia zegoela ikusi zuten agenteek. Horrela, errepidea moztea erabaki zuten. Bertaratutakoak eta partehartzaileak polizia bertan zegoela ohartu zirenean, ihes egiten saiatu ziren eta hainbat autok elkarren aurka jo zuten, baina baita errepidearen seinaleen aurka ere.
Agenteek bi partehartzaile gelditu zituzten eta salaketa jarri zieten, "bide publikoan abiadurazko lasterketa egiteagatik, agintariek hesitu gabe". Horrela, 42 lagunek ere salaketak jaso zituzten debekatuta dagoen lekuetan autoa uzteagatik.



 IKER,ANDER ETA ALEJANDRO
                                     

Barcelona
3 - 1
Fin
Ath. Bilbao
williams(12)

suarez (53)
pique(81)
neymar(91)

Athletic Clubek 3-1 galdu du FC Bartzelona taldearen aurka Camp Nou futbol zelaian. Kopako final laurdenetako itzuliko partidan eta lehiaketatik kanpo geratu da (2-5). Williamsek gure taldea aurreratu du lehen zatian, baina bigarrenean Suarezek berdindu du eta azken txanpan Piquek eta Neymarrek erabaki dute kanporaketa.


Harro egoteko moduko partida egin du Athletic Clubek. Epailearen txistua entzun denetik zuri-gorriak erasora joan dira, izugarrizko presioa egin dute eta arerioaren zelaian pasatu dute tarte gehien. Azken finean berriro ikusteko lehen zatia egin dute. Williamsen golak itxaropenerako ateak ireki ditu, baina bigarren zatian ez da zorterik izan une erabakigarrienetan. 



Suarezek berdindu du, gero banakoarekin bigarren txartel horia barkatu diote Suarezi berari eta gure taldeak minutuen zama nabaritzeaz gain espazioak utzi ditu eta etxekoak kanporaketa sententziatu dute.



Agur aurtengo denboraldiko Kopari baina harrotasunez. Orain Liga dugu zain, zauriak sendatzeko ia astirik gabe, larunbatean Getafen.










                                                       
                                           17 HILABETEKO UMEA
                   LEIHOTIK BOTATA HIL ZEN 

Neskatoa, Alicia (17 hilabete ), pasadan astean, arratsaldean  hil zen Gurutzetako ospitalean. Aurreko egunean , Dani Montaño arabako musika irakaslea 30 urtekoa ustez sexu abusuak egin zizkion, Gasteizko etxe bizitza baten eta, ondoren lehiotik bota zuen. Umearen amari 18 urtekoak ere eraso zion.






                           

                 ZORNOTZAN  AUTO BAT KISKALI DA 

Sute batek auto bat kiskali du eta beste bi ibilgailuri kalteak eragin dizkie Zornotzan (Bizkaian), goizaldian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Argitzeko dauden arrazoiak tarteko, sua 04:20 aldera hasi da Mercedes auto batean Bizkargi eta Santiago kaleen artean. Ondoren beste bi auto harrapatu ditu suteak: Renautl Megane bat eta Citroen Xsra bat.

Gainera, etxebizitzetako eta lokaletako leihoetan eta pertsianetan kalteak eragin ditu sugarren beroak.

Suhiltzaileak bertaratu dira 06:00ak aldera sua itzali dute. 

                                                   INAUTERIAK



  Gizakia artzain bilakatzean, mundua eta izadia beste modu batez ulertzen hasi zen. Kobazuloetan bizi ziren haiengan, ehiza, arrantza eta fruitu bilketatik agian, urtaroen aldaketek eragina zuten. Baina are gehiago artzaintzatik bizi behar zutenengan, udako beroaldietan mendi gainetara jotzen zuten, baina neguko elurtzetan ibarretara eta itsasaldetara. Bizitza toki finkatu batean egin beharrean aldatu egiten zuten, udarako toki bat zeukaten, eta negurako beste bat. Nekazaritzarekin gehiago finkatu zitzaion gizakia lurrari, uzta eta erein garaiak a-eta.Batzuetan bizitza errazago egiten zitzaion, bestetan zailago. Eguzkia jarri zuten guzti honen eragile. Eguzkia beharrezkoa zen fruituak heltzeko. Bera da garai hartakoentzat bizitzaren oinarri. Hala ditugu euskaraz "Eguberri" (eguzki berri), eta "Ekain" (eguzki gain). Neguko eta udako solstizioak kontuan izaten hasi ziren, bai bata bai bestea, jai bereziz ospatzen zituzten. Negutik udaberrirako bizitza berri baten pozez sortu zen inauteri aroa eta udan, ekainean "San Joanak".Antzinako gizakientzat inauteriek urtaro bat agurtzean eta beste berri bat hastean hartu zuten esanahi berezia. Abereak hartuz beste lurralde batzuetara jo behar zuten janari bila. Beraz, murritzaldiak, janari eskasia eta abar ezagutu behar izan zituzten. Honen aurrean, bai janariz, bai dantzaz, bai edariz hornitutako jai batez agurtzen zuten aurretiko urtaroa.
Hurrengo ostiralean inauteriak dira. Ni eta Izaro joaldunez joango gara.Gure dantza borobila deitzen da. Dantza egin ondoren txokolatada egongo da, biskotzoekin. Txokolatada baino lehenago mailak guztiak dantza bat egingo dugu.         
                                                       SANTA AGEDA 
                            TXITXIBURDUNTZI  
Otsailaren 4an Santa Ageda eta txitxiburduntzi eguna ospatuko dugu eskolan. Makilak eraman behargo ditugu beheko eskolan abestu egingo dugulako; santa yageda eta agate deuna abestiak. Gero abestu ostean, eguraldi ona egiten badu Galdakaoko hiru plazetara joango gara abestera. Gelara igoko gara eta patioan txitxiburduntzi bokata  jango dugu. 
Historia: Agate deuna Sisilian jaio zen, gobernadore batek bere maitasuna nahi zuen, baina Agate DeunaK ez zuen nahi berarekin ezkondu nahi,  orduan  titiak moztu zizkioten.




       DONOSTIAKO GELTOKI BERRIA

Donostiako autobus geltoki berria funtzionatzen hasteko prest dago jada, azpiegiturak gainditu egin baitu suhiltzaileen ke proba.    
Proba horretan kale egin izana izan zen, hain justu, urtarrilaren 15ean egitekoa zen inaugurazioa atzeratzeko kausa.
Udalak agiri batean azaldu duenez, geltokiak segurtasun neurri guztiak betetzen ditu jada. Horrenbestez, "hurrengo egunetan" iragarriko dute noiz irekiko duten.
Orain, Udalak, Aldundiak, garraio enpresek eta geltokia kudeatuko duen konpainiak balizko datak aztertuko dituzte.

miércoles, 27 de enero de 2016

MAREN              EUSKAL INAUTERIAK


Ni inauterietan Joaldunez joango naiz. Baina badaude beste pertsonai batzuk ere:

 ADIBIDEZ:
  • Momotxorroa 
  • Ziripot
  • Mie lotxin 
  • Txatxoa
  • Joalduna
  • Artza
  • Erraldoia
  • Aitorra
  • Zaldiko maldiko
  • Zaku zarrak...




   

ENPATIA


lunes, 25 de enero de 2016

                  EGURALDI ALDAKETA
Zelako aldaketa, orain denok txarto ipini gara eskolan. Eskola erdia gaixotu egin da. 
Ateburu honetan volleibolko partidu bat euki dugu eta bat galdu eta bestea irabazi dugu. Larunbatean, nire aitarekin eta ahiztarekin geratu nintzen. Igandean etxeko guztiak egon ginen.
Eguraldi hau arraroa da, urtarrilean gaudelako eta kalean bero egiten du.

domingo, 24 de enero de 2016

nire asteburua




                    NIRE ASTEBURUA
Nire asteburua txarto hasi zen, Lagun artearen kontra galdu genuelako 12-0. Oso onak ziren. Gero Jon Galarzaren baserrira joan nintzen eta gero Lucarekin eta Ikerrekin, saskibaloira eta futbolera jolastu genuen, oso ondo pasatu nuen. Igandean Atlhetic-en partidua entzun nuen irratian eta 5-2 irabazi zuten,  Aritz Adurizek txilenaz sartu zuen. Gero kalean Unai aurkitu nuen eta elkarrekin jolastu genuen.
Igotz
                     NIRE ASTEBURUA



Ostiralean, nire osaba eta izekoren etxera joan nintzen, bisitatxo bat egin nien eta oso ondo pasatu nuen bere txakurrarekin jolasten. Gero, Santi Brouard enparantzara joan nintzen. Hor lagun asko aukitu nituen eta jolasten hasi ginen. Gutxi gora behera bederatzi t`erdiak arte jolasten egon ginen gure artean. Beti bezala, oso ondo pasatu genuen.

Larunbatan, nire arreba eta biok goiz osoan etxerako lanak egiten egon ginen. Nire aitari egurrezko gauzak egitea asko gustatzen zaionez, goizeko ordu pare bat etxean bakarrik utzi gintuen. Arratsaldean kalerajoan nintzen eta Eric-ekin egon nintzen eta azkenean Alex, Unai, Adrian eta Iker ere aukitu genituen eta ostiralean bezala jolasten egon ginen.
Igandean, Eric, bere anaia eta bere gurasoekin Artxanda izeneko mendian, barbakoa bat prestatu genuen. Gero, prestatutako janaria jan ondoren, futbolera jolastu genuen eta oso nekatuta amaitu genuen. Azkenik, etxera joan ginen eta nire gurasoak etxean ez zeudenez, Eric-en etxera joan nintzen jolastera.
¡Oso ondo pasatu genuen! ¡Espero dut errepikatzea!
                                                                   Asteburua
Asteburu honetan, ostiral arratsaldean, Maren nire etxera etorri zen eta txokolatea jan genuen. Ondoren kolonia egin genuen eta beste gauza askotara jolastu  genuen; larunbat goizean etxean egon ginen eta etxerako lanak egin nituen. Arratsaldean arteara joan ginen erosketak egitera. Gero Mc Donals-era joan ginen hamburguesa eta patatak jatera. Igandean etxean egon nintzen eta piloa jolastu genuen eta bufanda bat egin nuen nire amarekin. Bazkaltzeko crepeak jan genituen.



 Resultado de imagen de mcdonalds leire