lunes, 20 de junio de 2016


Gaur, gelako hiru lagunen urtebetetzea ospatu dugu. Atzo Bingenek 12 urte bete ditu, gaur Jon Mikelek 11 urte eta ekainaren 30an Gorkak bere urtebetetzea ospatuko du.
Gailetak eta pastel goxo-goxo bat dastatzeko aukera izan dugu.


URTEBETETZEAK OSPATZEN on PhotoPeach

sábado, 18 de junio de 2016

 Eurokopa 2016

Ostiralean Españak, Turciaren kontra jokatu zuen eta Españak 3-0 irabazi zuen.


Nire ustez Alemaniak edo Poloniak irabaziko du 2016ko eurokopa, baina nik Portugalek irabaztea nahi dut.


Resultado de imagen de portugal el equipo en la eurocopa 2016




                                         

viernes, 17 de junio de 2016

Gaur kurtso honetako azken azterketa izan dugu. Gelan sei talde sortu dira eta talde bakoitzak blog bat sortu du.
Gaiak hauek izan dira: ornodunak, ornogabeak, loredunak, loregabeak, onddoak eta ekosistema.


BLOGAREN AURKEZPENA on PhotoPeach

jueves, 16 de junio de 2016

UDAREN ETORRERA

Uda ekainaren 21ean hasiko da ilargi betearekin eta bi eklipserekin

Ilargi eklipsea  (Argazkia: Alberto Zorrilla)
Urtarorik beroena ekainaren 21ean hasiko da gaueko 00:34tan ilargi betearekin eta, urtaroak bi eklipse izango ditu, bata, estatu guztian ikusgai izango da.
Astronomiako Behatoki Nazionalaren arabera,  uda, ekainaren 21an hasiko da gaueko 00:34tan. Urtaroak 93 egun eta 15 ordu iraungo ditu, irailaren 22an udazkena iristen den arte, hain zuzen.
Urtaroen hasiera puntua konbentzio batzuen arabera kalkulatzen da. Lurra, Eguzkiaren inguruko orbitan toki zehatz bat igarotzen hasten den momentuan esaten da urtaro bat edo beste hasi dela.
Udako solstizioan Eguzkiak Ipar deklinaziorik handiena izaten du (+23º 27') eta egun batzuetan altuera hau ez da aldatzen. Modu berean, hego hemisferioan negua hasten da.
Udako solstizioaren egunean eguzkia inoiz baino lehenago ateratzen da eta inoiz baino beranduago sartzen da. Udaran gainera, eguzkia eta lurra beste urtaro batzuetan baino urrunago egoten dira elkarrengatik eta ondorioz, lurrak astiroago orbitatzen du urtaroaren iraupena luzatuz.
Eklipseak eta antzeko fenomenoak
Urteko sasoi honetako goizetan Urano izango da ikusgai zeruan eta arratsaldeetan berriz, Marte, Jupiter eta Saturno. Uztailaren erditik aurrera Venus ere ikusgai izango da.
Gainera, uda honetan bi eklipse izango dira. Irailaren 1ean Eguzki eklipsea ikusiko da Atlantikoan, Afrikan eta Ozeano Indikoan, eta irailaren 16an Ilargi eklipsea izango da Australiatik, Afrikatik eta Europatik ikusgai egongo dena, gurean ere bai.
Urtaro guztian hiru aldiz ikusiko da ilargi betea: uztailaren 20an, abuztuaren 18an eta irailaren 16an.

    ORKEN IKUSKIZUN PAREGABEA


     Plentziako kostaldean orken ikuskizun paregabea 

     Egun osoa arrantzan pasa ondoren, Carlos Esteban eta Daniel Guell Laredoko portura bidean zirela, Plentzia parean orka talde bat ikusi zuten.

    domingo, 12 de junio de 2016

                                                     Frantziako Eurokopa

     Gaur ostirala, Frantziako eurokopa hasten da. Gaur partidu interesgarri bat dago; Frantzia-Rusia, Telecinco katean emango dute 21:00-tan. Frantziako entrenatzaileak ez du Benzema deitu selekziorako, Valbuenaren lioagatik. 
    Entrenatzileak esan du ez dutela behar Benzemaren laguntza, partidak irabazteko. 
    Polemika askoren ostean Frantziako Europa hasi da. Frantzia guztia poliziaz josita egongo da. Selekzio espainarrak astelehenean jolastuko du, República Checaren aurka, Toulusen.
                        NIRE ASTEBURUA

    Ostiralean Peio eta Acharaf-ekin Iturrondon geratu nintzen. Hor Mikel, Igotz, Iker Gonzalez, Luca eta Jon Galartzarekin aukitu ginen. Geroago Santi Bruard-era joan ginen eta hor Eric, Alex, Unai Menika, Adrian, Oier Landetarekin ... aurkitu  ginen eta Iturrondon bezala oso ondo pasatu genuen.
    Larunbat, goizean,  nire aitarekin Media  Markera joan nintzen eta Uncharted 4 jolasa eta online hitz egiteko kasko batzuk erosi zizkidan eta oso pozik jarri nintzen. Probatu nuen jolasa eta asko gustatu zitzaidan. Arratsaldean, Bingen, kalean topatu nuen, berarekin Enparantza Gorrian egon nintzen. Ondoren, Mugurura joan ginen eta hor Ander Lopez, Aimar, Unai Zabala eta Hoier Agirrerekin aurkitu ginen.
    Igandean, Amurrion, nire koadrilako batzuekin refugio batera joan ginen eta futbol porteria zegoenez mutil guztiak denbora guztian futbolera jolasten egon ginen. Janaria oso gozo egon zen  eta hortik etxerako bidean hain nekatuta nengoenez kotxean, lokartu egin nintzen.
                                                       Irteera eta San juanak


    Ekainaren 23an 5.mailako ikasle guztiak Salinas de Añanara joango gara. Han gatza nola egiten duten ikusiko dugu eta ondoren Pobeseko igerilekura joango gara. Bertan bazkaria jango dugu eta uretara sartuko gara. Arratsaldean eskolara bueltatuko gara. 



    Ekainaren 23an ostirala, San Juan gaua izango da, urteko gaurik luzeena. Mugurun, Ardanzan eta Santi Brouarden sua egiten dute eta gainetik salto egiten dute. Urretan barrakak egongo dira. Arratsaldeko zazpiretan buruhandiak egongo dira eta hamarretan sua piztuko dute plazetan.


          5.MAILAKO IRTEERA DIBERTIGARRIA
    Ekainak 23 an, irtera dibertigarria egingo dugu 5.mailako ume guztiek Salinas de Añanara joango gara eta gero Pobes herriko, igerilekura joango gara.
    Galdakaotik bertara  kilometro nahikotxo daude, beraz ordu bat egon behar gara autobusean
    Añanara heltzeko.
    Ni Amaiarekin joando naiz autobusean. Nire ustez oso ondo pasatuko dugu denok, irteera dibertigarri honetan, primeran pasatzea espero dut.

                                                                                                                                                                                                                         

       Bi ertzain zauritu dira Gernikan lapurrei segika ibili ondoren


    Bi ertzain zauritu ziren  Gernikan (Bizkaia),09:30 aldera lapurretaren abisua jaso zuen Ertzaintzak. Bermeon lapurreta egin eta Gernikara ihes egin zuten. Antza denez, ihesaldia gelditzeko Ertzaintzako ibilgailu bat errepidearen erdian gurutzatu zen.



    Zinerik arrakastatsuena ETBn izango da ikusgai


    Sony etxearekin lortutako hitzarmenaren ostean, izen handiko filmak estreinatuko ditu ETBk uda honetatik aurrera.


    Asteartean helduko da Esne Beltzaren 'Esna' proiektuko bigarren diskoa

    Donostian aurkeztuko dute lan berria Esne beltzaren kontzertua, Udarako hainbat kontzertu...


    sábado, 11 de junio de 2016

                                 MAGO POP

    Ekainaren 9tik 19 arte , Bilbon, Arriaga zineman, Mago pop egongo da. Bera magoa da, truko asko dakizki eta gainera telebistan ateratzen da, discovery max programan. 

    Nik mago Pop ikustera joan nahi dut eta aitak joango nahizela esan dit. Irrikaz nago  ikustera joateko, ekainaren 15ean joango nahizela uste dut. 

    viernes, 10 de junio de 2016

    Eurokopa




                                                               Eurokopa hasi da!

    Eurokopa hasi da. Gaur Frantziak jolastuko du eta oso beldurtuta daude, terroristen mehatxuengandik.


    Frantziak seguru irabaziko duela, gaur jolastuko duen aurkariaren aurka, Rumaniaren kontra.

    Inglaterrak ere bai jolastuko du bihar,  Rusiren aurka.
    Nik uste dut Inglaterra, Frantzia, Alemania, Belgica edo España joango direla finalaurrekoetara, eta finalera Inglaterra eta Alemania helduko direla pentsatzen dut.


    Copa America: Copa american Colombia taldea dago eta nik irabaztea nahi dut. Baina talde zailen aurka jolastu behar dute.


                                                  
                                  IRTEERA
    Ekainaren 23an irteera bat egingo dugu eta Salinas de Añanara 
    joango gara. 
    Autobusean ordu bat egon beharko gara, bertara heldu arte, oso aspergarria dela iruditzen zait.
    Baina gero igerilekuan oso ondo pasatuko dugu, seguruenik.
    Oso pozik sentitzen naiz. Irteerara joateko gogoak dauzkat.


                                                 EUROCOPA HASI DA!
    Eurocopan 6 grupo daude eta A grupoan daude: FRANCIA, RUMANIA, ALBANIA ETA SUIZA. Grupo Bean:INGLATERRA, GALES, RUSIA ETA SLOVAQUIA. C grupoan: ALEMANIA, UCRANIA, POLOIA ETA IRLANDA DEL NORTE. Grupo Dean: ESPAÑA, R.CHECA, TURQUIA ETA CROACIA. E Grupoan: BELGICA, ITALIA,IRLANDA ETA SUECIA F grupoan:PORTUGAL, ISLANDIA, AUSTRIA ETA HUNGRIA. Nik Alemaniak, Belgicak edo Franciak irabaztea nahi dut.     
      
                                                                                                                                                                                                                                                                                                           
    Goizaldean piztu da sua baserrian, eta barruan zegoen pertsona ospitalera eraman dute, kea arnastuta. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, sua nola piztu den argitzeko.
    Pertsona bat Txagorritxuko Ospitalera eraman dute, bart Legution izandako sute batean kea arnastuta. Baserri batean piztu da sutea, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
    00:15 inguruan piztu da sua. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, sua nola piztu den argitzeko. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta berehala lortu dute sua kontrolatzea.


                                  IRTEERA
    23an eskolako azken eguna da, eta irteera bat egingo dugu. Irteera Añanako piszinetara joango gara baina lehenengo salinara joango gara hor gatza egiten duten lekua da. Gero piszinetan igeriketan eta jolasten egongo gara, eta gero hor jango dugu ni, tortilla patata bokata eta patatak jango dut. Justo ere egun horretan sutea egingo dute San Juan eguna delako eta lagun batek puxika batekin emongo dit.
        EUSKAL MITOLIGIA: BASAJAUN 

    Basajaun basoan bizi den euskal mitolojiako pertsonai bat da.Sinesmen batzuetan, Basandere du emaztetzat.
    Basandere euskal mitologiako jeinua da, Basajaunaren emakumezko kidea. Haitzuloetako sarreretan izaten da. Mondarraingo mendi tontorrean dagoen haitzulo baten sarreran apaintzen omen zuen bere adatsa, urrezko orrazi batekin. Izaki hau Aragoiko mitologian ere agertzen da,  euskal mitologian gordetzen duten lekuak.  Aragoin basajarauaren oinak hartzaren atzaparraren antza du.
    maitane

    FRANTZIA, GOTORTUTA EUROKOPA DELA ETA
    Frantzia beldur da eurokopa delako; beraz, 90.000 agente inguru egongo dira lanean. Aurreneko partida, Fratziaren eta Errumaniren artean izango da. Hilabeteko epean, ehunka mila zale espero dituzte Frantziako 10 hiritan. Jarraitzaleon eta turiston segurtasuna bermatu beharko du Frantziak eta atentatuen meatxupean eta lan erreformaren kontrako  greben presiopean egin beharko du gainera.90.000 agentek zainduko dute Frantzia Eurokopak dirauen artean. EFE





                                                               SAN JUAN

    San Juan Vespera Ekainaren 21ean ospatzen da.Cristau festa bat da herri askotan ospatzen da adibidez: España,portugal,Noruega,Dinamarka, suecia, finlandia,estonia,reino unido... San juan vespera sua pistu behar da eta esaten dute eguskiari indarra emoteko egiten dela San juan eguna amaitzen denean egunak luseagoak egiten dira.Baina egunik luzeena urte osoan San juan eguna da.Tradizio berezi bat da herri askorentzat. Niretzat San juan eguna oso polita da.


    Resultado de imagen de imagenes de san juan