viernes, 18 de diciembre de 2015

                KLASEKO AZKEN EGUNA


Gaur klaseko azken eguna izan da, oso ondo pasatu dut. Pasaden egunean zozketa bat egin genuen jakiteko nortzuk joango ziren Olentzerorekin, eta Amaia, Achrafe, Maitane eta lauroei tokatu zitzaigun. 5.mailako klase bakoitzetik lau pertsona joan gara. Horregatik gaur ia ia egun osoa egon gara beheko eskolan Olentzero eta Maridomingirekin.
Gandasegiko txikien klasetan egon gara eta 4 urtekoei bertsolaritzan prestatutako bertso bat abestu diogu eta 5.maila Ckoak 2 urtekoei ere abestu die. Bi urteko klaseetan nire izeko ikusi dut, andereinoa delako. Sorbaldan zakuak eraman ditugu eta barruan pelotak eta puxikak zeuden eta txikiei eta Egia eskolako lehenengo eta bigarren mailakoei opariak eman dizkiegu.
Gero, Egia eskolan zeuden umeei itxaron bitartean jolasten egon gara eta jaitsi direnean beraiekin elkartu gara. Bertara jende asko hurbildu da eta Elenarekin ikasitako abestiak abestu ditugu. Abesten amaitu dugunean denak geletara itzuli gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario