viernes, 11 de diciembre de 2015

                           PINTXO EGUNAK

Pintxo astea atzo hasi zen, gure klaseko lehenengo taldea Luca, Naroa, Irune eta Junerena izan zen eta gaur beste lau pertsonen txanda izan da, Nicolas, Ander, Maren eta Leirerena.
Pintxoak abenduaren 10etik abenduaren 17ra izango dira. Pintxo guztiak oso goxo egongo dira eta euro baten truke salduko ditugu. Niri pintxoak egitea asko gustatzen zait eta ostegunean 17an tokatzen zaigu pintxoak egitea. 
Nik tortila frantzesa, 13 pertsonentzako, egingo dut eta tomate frigitua eraman behar dut. Gure pintxoa "Beikon Tortila" deitzen da eta horrela egiten da: Lehenengo ogia zatitzen da eta horren gainean tortila frantzesa jartzen da eta tortilaren gainean beikona. Gero  beikonaren gainean gazta eta azkenik ogia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario