domingo, 22 de noviembre de 2015

                ANGOSTOKO KANPINA

Asteburu honetan oso ondo pasatu dut nire familiarekin.
Ostiralean etxera heldu nintzenean, segituan Valderegora joan ginen. Bidea oso luzea izan arren, paisaia oso polita zen, eta Gasaltza Añanatik pasatu ginen, baina gaua zenez ez genuen gehiegi ikusi. Heldu ginenean berandu zenez eta hotza egiten zuenez etxol barruan afaldu genuen. Gero, oheratu baino lehen, pixka bat jolastu genuen oheratzeko ordua heldu arte.
Larunbatan goiean mendian ibiltzera joan ginen. Hor inguruetan  egon ginen ibiltzen geundela euria zegoen, baina ia-ia ez ginen konturatu oso ondo pasatu genuelako eta "Encina Juradera de Angosto" ikusi genuen. Mila urteko  zuhaitz zaharra da eta antzina herriko erabakirik inportanteenak bere inguruan hartzen ziren.
Arratsaldean nire aita eta biok tabernara joan ginen futboleko partidu bat ikustera, Real Madrid Bartzelonaren kontra eta Bartzelonako taldeak 0-4 irabazi zuen. Gero nire ama eta nire arreba etorri ziren eta tabernako bazter batean musikako talde bat, musika jotzera etorri zen. Oso ondo abesten zuten eta kantu zaharrak abesten zituzten, adibidez: Groenlandia, Maneras de vivir, Camino Soria, Amerikako abestiak, rock and roll, pop...
Igandean gozaldu genuen eta euria egiten jarraitzen zuenez etxera itzuli ginen. Horregaitik arratsalde osoa, hau idazten eta etxerako lanak egiten egon naiz.

            
paint sergio.jpg

1 comentario:

  1. Super ondo pasatu dut asteburu honetan, Angostoko kampinean

    ResponderEliminar