lunes, 30 de noviembre de 2015

                         



                                              NEGUA HASI DA

Gaur  negua hasi dela ematen du, hotz pilo bat egiten du eta euri asko. Beraz etxean kalefazioa jarri behar da, kalera ateratzeko txamarra, eskularruak eta txanoa jarri behar ditugu. Mendietan elurra dago baina Galdakaora oraindik ez da heldu.




                ZAPATU  LANPETUA 


Zelako zapatu lanpetua izan dudan. Oso nekatuta egon naiz , nahi duzue jakin zergatik? 

Bueno, dena zapatuan gertatu zen: Goiza boleiboleko partiduarekin hasi zen, partidua galdua egin genuen, baina ondo pasatu genuen. Bukatu ostean IKEARA  joan nintzen gauzak ikustera . Gero Txinatar jatetxe batera deitu genuen, gainera kotxetik jaitsi orduko, jatetxeko gizona atean zegoen itxaroten. Amaitzeko Peioren urtebetetzea euki genuen eta oso ondo pasatua nuen. Peioren urtebetetzea eta gero Plaza gorrira joan nintzen.                              

domingo, 29 de noviembre de 2015

Asteburu honetan gauza asko egin ditut. Ostiralean klasetik irten eta eskupilotako partidura joateko prestatu nintzen. Galdu genuen, baina denek esan ziguten oso ondo jolastu genuela. Gero, Anderren, nire lagunaren urtebetzera joan ginen, berandu heldu nintzen baina, oso oso ondo pasatu genuen.

Larunbatean, goiz osoan zehar egon nintzen etxerako lanak egiten eta ikasten. Arratsaldean nire amarekin, nire osabarekin eta nire lehengusinekin boluntarioak izan ginen elikagaien bankuan (banco de alimentos).
Lekuko gazteena nintzen baina ala ere nagusiek beste lan egin nuen. Pabilioi handi bat zen, bertara kamioiak heltzen ziren elikagaiekin eta guk hauek ordenatu behar genituen, gero janarien falta dutenei banatzeko.
Eroskin ordaintzerakoan dagoen zinta antzeko bat zegoen eta bertan elikagaiak zeuden, orduan, bakoitzak elikagai mota bat aukeratu behar zuen, adibidez pasta eta bere eskuetatik pasatzen ziren pakete guztiak hartu behar zituen eta dagokion kutxan sartu. Nik hasieran elikagaiak zintan jartzeaz arduratu nintzen eta gero pasta eta elikagaiak ordenatzen egon nintzen.
7 retan amaitu genuen lana eta Galdakaora etorri nintzen, Peioren urbetetzea ospatzera. Oso ondo pasatu genuen eta barre asko egin genituen.

Gaur, igandean, goizean Bilbora joan gara gozaltzera eta Gran Vian egon den lasteeketa ikusi dugu. Gero Erriberako Merkatuan egon gara, mosto bat hartzen eta loreak erosten. Kafetegi berri asko ireki dituzte iguru horretan eta oso pintxo goxoak zeuden. Arrastian amamaren etxean egon gara, berarekin berba egiten eta eskupilotako partida ikusten, Urrutikoetxeak irabazi du. 

                              NIRE LARUNBATA

 Larunbaa goizean futbol partidua izan nuen Elexalde futbol zelaian,  Atxular taldearen kontra. Asko kostatu zitzaigun baina ala ere , beraiek baino hobeto  jokatu genuen eta 5-2 irabazi genuen. Pozik  jarri  ginen Atxular taldea ona zelako. Atxular taldean oso jokalari  onak  zeuden batez ere aurrelaria,  txikia eta oso azkarra zen. Arratsaldez, Peioren urtebetetzea izan nuen ``Extremeño Centroan´´ , lehenengoz meriendatu eta gero jolasak egin genituen. Oso ondo pasatu genuen denok. Gero, nire ama eta aitarekin elkartu nintzen eta beste lagun batzuk topatu nituen plaza gorrian eta  jolasten ibili ginen.                              

  

3 eguneko asteburua





 3 EGUNEKO ASTEBURUA

Ostiralean ez genuen klaserik izan. Irakasleen eguna zelako, horregatik ostegun gauean nire aiton-amonen etxera joan nintzen lo egitera, nire gurasoek lanera joan behar zirelako.
Ostiral goizean euria hasi zen, beraz etxean gelditu nintzen telebista ikusten. Arratsaldean entrenamendura joan nintzen eta oso ondo pasatu nuen. Larunbatean partidua izan nuen eta oso goizetik altzatu  behar izan nintzen, gainera 5-1 galdu  genuen Monte-fuerteren aurka. Igande goizean etxean geratu nintzen eta arratsaldez nire lagunekin atera nintzen kalera.

                ATZOKO ARRATSADEA
Atzo arratsaldean Plaza Gorrian egon nintzen nire amama, aitite guraso, eta anaiarekin. Gero Santi Brouardera joan nintzen eta han Irune eta Irati zeuden. Geroago etxera joan nintzen eta afaldu ostean pelikula bat ikusi genuen.

                             USANSOLOKO JAIAK 
Gaur goizean Usansolora joango naiz nire lehengusina eta izeko ikustera. Usansolon barraketan montatuko gara eta gero lagunekin jolastuko dut. Arratsaldean nire lehengusuarekin egongo naiz Galdakaon eta oso ondo pasatuko dut eguna.
                                                     ASTEBURUA
                                                                                                            OSTIRALA: Ostiralean ez zegoen klaserik,  orduan ni eta nire ama 
MERKADONARA ETA LIDLera joan ginen. Biok gauza asko erosi genituen batez ere, janaria. Baina Peiori ere oparia erosi genion bere urtebetetze eguna ospatu genuelako. Gero nire etxera joan nintzen eta lekak jan nituen, oso gozoak zeuden. Arratsaldean nire lagunekin parkera joan nintzen: Paule,Ione,Nahia...
Geroago etxera joan nintzen nire aitarekin eta PIZZA jan genuen, telebista ikusi nuen eta ohera joan nintzen.

LARUNBATA: Larunbat goizean etxerako lanak egin nituen eta ingurune errepasatu nuen, geroago telebista piska bat ikusi nuen eta
nire logela garbitu nuen. Gero nire amarekin etxeko gauzak egin nituen eta jatera joan nintzen. Arratsaldean Peioren urtebetetzera joan nintzen, oso dibertigarria izan zen eta gainera Peiok opari asko izan zituen. Nik karpeta bat eta liburu bat oparitu nizkion, beranduago plaza gorrira joan nintzen eta baloiarekin jolastu nuen Peio, Amaia eta Paulerekin. Gero etxera joan nintzen eta entsalada jan nuen.
IGANDEA: Igandea goizean ez nintzen kalera atera nire jolasekin jolastu nuen.

jueves, 26 de noviembre de 2015

LANDAREAK
Landareak plantae erreinuko izaki bizidunak dira 300.000 espezi baino gehiago ezagutzen dira.
Espezie askotako askotako landareak daude: loreak landare fruitua… Prozesu honetan landareek Eguzkiko argia erabiltzen dute, karbono dioxidoa.
Landareek ura ateratzen du lurretik prozesua egiten laguntzeko. Lurretik ere nitrogenoa, fosforoa eta bestelako elikagai ateratzen dituzte.
Landareen arnasketa: Landareek ere arnasa hatzen dute. Hostoak aireko oxigenoa hartzen dute eta oxigenoa hartzen dute eta gero karbono dioxidoa hartzen dute eta oxigenoa bota.
Egunez landareek arnasa hartu eta fotosintezia egiten dute. Beraz airetik karbono dioxidoa eta oxigenoa hartzen dituzte eta gero biak botatzen dituzte. Gauez berriz ez dute fotosinteziarik egiten, baina arnasa hartzen jarraitzen dute.Hortaz,gauez oxigenoa hartzen dute, eta karbono dioxidoa kanporatzen dute.Horregatik ez da ona lo egitea landareekin barrena.
Ugalketa: Animaliek bezala landareek ere ugaltzen dira. Erleek loreen polena  hartzen zihoala obulu batzuk pegatzen zaizkio eta orduan gero obuluak jauzten zaizkio eta horrela beste lore  bat hazten da.

                               

                 Maitane, Andrea, Peio eta Amaia







ANIMALI UGAZTUNAK
                       OTSOA
Otsoa animali ugaztun haragijale bat da. Otsoetatik txakurrak etxekotu ziren duela gutxienez 12.000 urte hala ere nabaritasun genetiko batzuek duela 150.000 urte arte aurreratzen dute otsoa etxe bere bihurtze.Gizakiak euskal herriko otso guztiak hil zituzten 1950 urterako, baina orain Araban bizi izatea lortu du, Iberiar penintsulara mendebaldetik itzulita, nahiz eta orain  ere jazarpen handia nozitzen duen, txakur basatiek hildako ganaduaren errua otsoari leporatzen baitzaio.Otsoak oso garatuta ditu zentzumenak: usaimen ona eta gauez ikusteko gaitasuna. Belarri zorrotzak, mutur luzea eta hortz indartsuak ditu eta oso animalia buru-argi eta gogorra da. Horregatik bizirauten du munduko leku askotan.Otsoak taldeka bizi dira eta ehizatu ere taldean egiten dute. Horretarako, lana taldekideen artean banatuta dago eta eurak baino animalia handiagoak ehiza ditzakete horri esker. Animalia bat ikusten dutenean, beraren atzetik abiatzen dira korrika. Gero, gainera salto egin eta hortzak eztarrian sartzen dizkiote, itotzeko. Otsoa haragijalea da eta altzeak, untxiak, oreinak edo basurdeak jaten ditu. Baina batzuetan gizakiaren lurretara sartzea beste erremediorik ez du, lur basati gutxi gelditzen delako, eta ganaduari erasotzen dio. Gainera, gosete handia badago, sarraskia eta frutak ere jan ditzake.




                                       



PANDA                    
Panda handia ugaztuna den eta hortzaren familiakoa den animalia da. Bere jatorria Txina erdialdea da. Espeziea deskribatu zuen aurreneko zientifiko europearra Arman David ezpeletarra izan zen.
Leku bakoitzeko pandek itxura ezberdina daukate. Sichuaneko panda ezagunena da eta ile zuri eta beltza dauka. Qinling espeziea, ez hain ugaria, ile arrea du.
Belarriak, muturra, begien inguruko ileak eta sorbaldan ile ilunenak daude eta, aurpegian, sabelan eta bizkarrean ile zuriak.
Euren zangoetan bost atzamar daukate eta seigarren bat erpuru moduan. Euren begiak oso txikiak dira. Beste hartzen begi niniak borobilak dira baina pandenak berriz katuenak bezalakoak dira.Nahiz eta haragijaleen ordenakoak izan, gehien bat belarjalea da. Jaten duten %99-a banbu kanabera da. Batzuetan zomorroak,arrautzak, marraskariak eta orein kumeak jaten dituzte. Egunean 40kg bamnbu jaten dute eta hori jateko 14 ordu behar izaten dute. Egunaren denbora gehiena jaten ematen dute. Gatibutasunean euren janaria banbua, azukre kanabera, arroz ahia, azenarioa, sagarra eta patata da.
Pandak normalean animalia bakartiak dira. Euren jarduerarik garrantzitsuena eguzkitan jartzean da. Beste denbora gehiena lotan ematen dute. Euren lurraldea markatzeko uzki guruinak, gernua eta atzaparrekin utzitako aztarnekin. Tropikoetako animalia denez hibernatzeko ohitura galdu du.




                                                                    NICO, ANDER, JUNE, LEIRE, MAREN,LUCA

martes, 24 de noviembre de 2015

Negua hasi dela ematen du

Negua hasi dela ematen du, aste honetan mendi askotan elurra egin du. Asteburuan mendira basoaz elurra ikusiko duzu, elurrezko panpinak egin ahalko ditugu, baina beroki,  bufanda eta guzti joan behar dogu.


                     DANTZA ETA PINTURA
      
      Niri dantzatzea asko guztatzen zait, gainera dantzako akademia 
batera joaten naiz PILAR LEIBA deitzen dena. Nire lagunekin joaten naiz adb:Amets,Paule,Ariadne...oso dibertigarria da niretzat eta nire lagunentzako ere bai. Gainera oso dantza politak dantzatzen ditugu. Nire dantzako andereñoa Alaitz du izena eta oso andereño ona da, nirekin eta nire lagunekin. 
                                                                                                                                                                     Niri marrazketa asko gustatzen zait oso-oso dibertigarria da. Ni margolan bat egiten nago eta oso polito ari da gelditzen.Nire lagunekin joaten naiz. Hirurak margolan batekin gaude, baina batez ere Maitanerena primeran eginda dago. Ni joaten naizen, akademia oso handia da eta ARTE ESKOLA du izena. 
Nire pinturako andereñoak Marta du izena eta asko laguntzen digu niri eta nire lagunei. Ni oso pozik nago Martarekin eta Alaitzekin biak oso andereño onak direlako eta lagunekin fenomeno eramaten naiz.

lunes, 23 de noviembre de 2015

              LARUNBATEKO ESKONTZA 

Larunbatean nire izeba eta osabaren eskontza izan nuen. Zeremonia
Foruako udaletxean izan zen. Nire osaba eta bere emaztegaia bajatu zirenean denok arroza bota genien, nire izebak ile guztia zeukan arrozaz beteta, eta gainerakoak ere bai. 
Zeremonia ondoren jatetxe batera joan ginen, hor ezagutu nituen gehiago nire bigarren lehengusinak, mahai berdinean egokitu zitzaigulako jatea. Umeek ez genuen askorik jan, janari gehiena nagusiei emoten zieten. Nagusiak jaten zebiltzan bitartean gu jolasten egon ginen. Baina barruan jolastu genuen ,ezin genuelako kalera atera hotz asko egiten zuelako.
Nagusiak dena bukatu zutenean pastela egon zen, berriro ere nagusiei bakarrik emon zieten, pastela hiru txokolatezkoak zen eta marrubizko izozkia zeukan ondoan, nik ia ez nuen probatu. Pastela jaten zebiltzanean nagusiak, mahai bat jarri zuen gozokiekin, bonboiekin eta fruitu lehorrekin, guk bakarrik lagundu genien aterki txikitxoak jartzen janariari.
Azkenean nagusiek bukatu zutenean,  opariak emoten hasi ziren: neskei diru zorro bat eta barruan ispilu batekin, gizonei linterna bat eta umeei goxoki poltsa handi bat. Opariak soberan egon zirenez umeei ere eman zizkiguten. Azkenik diskoteka egon zen eta ondoren goxokiak jaten hasi ginen. Denbora guztia jolasten eta margotzen egon nintzen nire ahizpa eta lehengusinekin.


 
  Maitane

NIRE ASTEBURUA

                                
Asteburu honetan, larunbat goizean, aitite eta amamaren etxera joan nintzen. Han nire ahizpa eta lehengusuekin egon nintzen. Amamak arroz beltza txipiroiekin prestatu zigun eta oso goso egon zen. Arratsaldean aita eta amarekin erosketak egitera joan nintzen eta lindt bonboiak erosi nituen. Niregehien gustatzen zaizkidanak gorriak dira. 
Igandean etxean egon nintzen eta etxerakolanak egin nituen.

   LEIRE OLIDEN




              ZELAKO EGURALDIA 

Zelako eguraldia hasi den egiten,  asteburu honetan (2015 Azaroaren 21, 22a) asko hotzitu du, negua hasi dela ematen du, ia-ia  elurra dugu gure kaleetan. 

Iruñean lehenengo elurtea izan dute. Orain eguraldi txarrarerako prestatzen hasiko gara. Niri hotsa gustatzen zait sudurra hozten zaidalako. Abantaila batzuk ditu, elurra egitean eskiatzera joan ahal naizelako, elur panpinak egin ahal dira eta hainbat gauza ...
                                                        ESKUPILOTA

Nire kirol gogokoena eskupilota da, adiskide taldean jolasten dut (galdakaon) astelenetan eta asteazkenetan entrenatzen dut, ere asteburuetan partiduak dauzkat.


                             NIRE 10 JOKALARI GUSTOKOENAK 

10.HAZARD BELGIKARRA DA, 24 URTE DITU, CHELSEAN JOLASTEN DU, AURRELARIA DA ETA JOKALARI OSO TEKNIKOA DA.                                                     

9.RIBERY FRANTZESA DA, 30 URTE DAUZKA, BAYERN-EN JOLASTEN DU ETA AURRELARIA DA.

 

8.LUIS SUAREZ, URUGUAIARRA DA, BARTZELONAN JOLASTEN DU AURRELARI BEZELA ETA 28 URTE DAUZKA.


7. INIESTA ESPAINIARRA DA, 30 URTE DITU, ERDILARIA DA ETA BARTZELONAN JOLASTEN DU.







6.ROBBEN HOLANDARRA DA, 31 URTE DITU, BAYERN MUNICHEN JOLASTEN DU ETA AURRELARIA DA.

                              


                                            

 5.ZLATAN IBRAIMOVICH,  SUEDIARRADA, PARIS SAINT GERMAINEN JOLASTEN DU, AURRELARIA DA ETA 33 URTE DITU. 

                                                                                    

 

4.MULLER ALEMANIARRA DA, 25 URTE DITU, BAYERN-EN JOLASTEN DU ETA AURRELARIA DA.  



3.NEUER ALEMANIARRA DA, 27URTE DAUZKA BAYERN-EN JOLASTEN DU ETA ATEZAINA DA.                                         

2.RONALDOK MADRILEN JOLASTEN DU, 28 URTE ETA AURRELARIA DA. 



1.MESSIK BARTZELONAN JOLASTEN 

DU, 27 URTE DITU, AURRELARIA DA ETA ARGENTINAN JAIOTAKOA DA.           

domingo, 22 de noviembre de 2015



                                            NIRE ASTEBURUA


Larunbatan Jon Galartzaren etxera joan nitzen lo egitera. Han telebista ikusi genuen, gero botila batekin apunterian jolastu genuen, bere txakurrarekin ere jolastu genuen eta azkenik afaltzeko brotxetak jan genituen. Gero telebista ikusi genuen eta lotara joan ginen.
Igandean gozaldu eta gero play station IIan aritu ginen eta oso ondo pasatu genuen. Gero apunteriako lehiaketa bat egin genuen. Arratsaldean Josuren urtebetetzea ospatu genuen KNSan, oso ondo pasatu genuen, gauza asko zeuden jolasteko, tirolina, gizakizko futbolina, eskalada... Azkenengoz askaria hartu genuen eta horrela bukatu nuen eguna.


Resultado de imagen de kns ocio y aventura   Igotz







                                          NIRE ASTEBURU IKARAGARRIA

LARUNBATA: Larunbat goixean partidu bat jokatu genuen eta 7-0 galdu genuen. Partidua bukatu ondoren nire anaiaren partidua ikustera joan  nintzen eta 3-2 irabazi zuten. Berak amaitu zuenean Gipuzkoara joan ginen eta hor Beasain eta Ormaiztegira ikusi genituen. Nire lehengusuei bizita bat egitera joan ginen, nire arrebak eskubaloiko partidu bat jokatu behar zuelako Usurbilen. Nire ama eta aita nire arreba ikustera joan ziren eta ni eta anaia nire lehengusuekin geratu nintzen, Ormaiztegin.
Ormaiztegiko jaiak zirenez herrira atera ginen. Aspertu ginenean etxera joan ginen. Denbora pasatu zenean nire aita, ama eta arreba etorri ziren. Horren ostean afaldu genuen eta azkenik lotara joan ginen.
IGANDEA: Igande goixean goxaldu ondoren Beasainera joan ginen nire beste lehengusuen gana. Hor bazkaldu genuen eta bazkaldu ostean, nire lehengusuek daukaten bilarreko mahai batean egon ginen jolasten, denbora asko. Jolasten amaitu genuenean eskutaketara jolastu genuen etxean, eskutaketa amaitu ondoren Galdakora bueltatu ginen.




                                 
                ANGOSTOKO KANPINA

Asteburu honetan oso ondo pasatu dut nire familiarekin.
Ostiralean etxera heldu nintzenean, segituan Valderegora joan ginen. Bidea oso luzea izan arren, paisaia oso polita zen, eta Gasaltza Añanatik pasatu ginen, baina gaua zenez ez genuen gehiegi ikusi. Heldu ginenean berandu zenez eta hotza egiten zuenez etxol barruan afaldu genuen. Gero, oheratu baino lehen, pixka bat jolastu genuen oheratzeko ordua heldu arte.
Larunbatan goiean mendian ibiltzera joan ginen. Hor inguruetan  egon ginen ibiltzen geundela euria zegoen, baina ia-ia ez ginen konturatu oso ondo pasatu genuelako eta "Encina Juradera de Angosto" ikusi genuen. Mila urteko  zuhaitz zaharra da eta antzina herriko erabakirik inportanteenak bere inguruan hartzen ziren.
Arratsaldean nire aita eta biok tabernara joan ginen futboleko partidu bat ikustera, Real Madrid Bartzelonaren kontra eta Bartzelonako taldeak 0-4 irabazi zuen. Gero nire ama eta nire arreba etorri ziren eta tabernako bazter batean musikako talde bat, musika jotzera etorri zen. Oso ondo abesten zuten eta kantu zaharrak abesten zituzten, adibidez: Groenlandia, Maneras de vivir, Camino Soria, Amerikako abestiak, rock and roll, pop...
Igandean gozaldu genuen eta euria egiten jarraitzen zuenez etxera itzuli ginen. Horregaitik arratsalde osoa, hau idazten eta etxerako lanak egiten egon naiz.

            
paint sergio.jpg
                 ASTEBURUA   ETXEAN 

OSTIRALA: Ostiralean eskolan egon nintzen
eta amaitu zenean dantzara joan nintzen nire lagunekin: Amets,
Paule,Ariadne...
Dantza amaitu zenean nire etxean geratu nintzen 19:00arte, geroago kalera atera nintzen nire lagunekin: Amets,Amaia,Paule,Peio eta abar. Oso ondo pasatu nuen parkean, gero nire etxera joan nintzen, ondoren afaldu nuen eta telebista pixka bat ikusi nuen. Azkenik ohera joan nintzen eta lo egin nuen.
LARUNBATA:Larunbat goizean kalera atera nitzen nire amarekin.
Eroskira joan nintzen eta niretzat boli batzuk erosi nituen. Gero nire etxera bueltatu eta jatera joan nintzen, arroza jan nuen oso gozo zegoen. Arratsaldean ez nintzen atera euria egiten zegoelako eta etxerako lanak egin nituen. Ondoren nire aitarekin jolas batera jolastu nuen ,oso dibertigarria izan zen. Gero txorizoa azkaldu nuen eta telebista ikustera joan nintzen, etxerako lanak amaitu nituenean afaldu egin nuen. Azkenik telebista pixka bat ikusi nuen eta ohera sartu nintzen, lo egitera.
IGANDEA: Igande goizean 10:00etan esnatu nintzen, baina oso ondo negoen ohean. Esnatu nintzenean euria egiten zuen eta hotz asko neukan, orduan manta batekin estali nintzen.

Arratsaldea oraindik ez denez pasatu, ezin dut gehiago kontatu, baina arratsaldean oso ondo pasatuko dudala, seguru nago.
Resultado de imagen de dia lluvioso

sábado, 21 de noviembre de 2015



                    LARUNBATEKO PARTIDUA


Gaur partidua izan dut "Montefuerte" futbol zelaian, gure atezainak  eskumuturra apurtuta daukanez, Asier Arenas gure futbol taldeko jokalaria, atezaina izan da. Asier urduri egon da baina oso ondo burutu du bere betebeharra. Nik oso ondo jolastu dut, Mikel nire entrenatzaileak esan duen moduan; gainera buruz "golazo" bat sartu dut eta partidua azkenean 3-1 irabazi dugu. Ea hurrengokoetan, gaur bezala, denok ondo jolasten dugun.


                                                                                      UNAI MENIKA

viernes, 20 de noviembre de 2015

NIRE KIROLA FUTBOLA DA.




                                                       
                                                NIRE KIROLA

Nire kirola futbola da. Bihar txapelketa daukat eta irabazteaz gain lehenengoak gelditzea espero dugu. Eskolan, musikan  oso azkarra naiz baina asko gustatu arren nahigo dut Heziketa Fisikoa. Nik oso ondo pasatzen dut nire klasekoekin,  gainera asko laguntzen naute. Oso gutxi falta da gabonetarako eta guk etxean ospatuko dugu, familiarekin.


miércoles, 18 de noviembre de 2015







                           EUSKERAREN   KANPAINA
      
Euskeraren kanpaina hasi gara. Euskeraren kanpainan euskeraz hitz egin behar dugu, baina ez du balio andereñoaren ondoan bakarrik egitea, berak txartelak emateko.

Kanpaina honen helburua euskera bultzatzea da. Orduan,
gero andereñoaren aurrean ez gaudenean ez du balio gazteleraz hitz egitea. Abenduaren 3an kanpaina bukatuko da, baina ondo egongo litzateke hau bukatu ondoren euskeraz hitz egiten jarraitzea. 
Kanpaina honetan puntuak lortu ahal dira, eta klase bakoitzak 120 puntu lortzeagatik sari bat lortuko du. Puntuak neurtzeko klase bakoitzak trainera bat dauka horman zintzilikatuta eta trainera horretan bandera bat aurreratzeko 10 puntu lortu behar dira. Gure trainera kolore gorrikoa da eta "zuztarretatik ahora" deitzen da.
Puntu asko lortzea espero dut.
                                                                                                         
                                                                                              
                                                                      ACHRAF JEDYANE
                                                                                    5.A 
                                                                                                                              
  
                                                                                                          
    

UNIBERTSOKO IPUINAK

martes, 17 de noviembre de 2015

SURFA



Ura asko gustatzen zaidanez Surfa oso kirol ikaragarria dela iruditzen zait.





Orain  surfari buruz zertxobait azalduko dizuet:
Surfa orain dela 500 urte sortu zen Polinesia artxipielagoan. Egia esan Hego Amerikan sortu zen kirol hau baina polinesioek izan ziren surfa egin zuten lehenengoak, konkretuki Hawaii uharteetan.




Hawaii uharteetan sortu zenez Estatu Batuetara zabaldu zen kirol hau, eta  XX. mendearen erdialdean mundu osora zabaldu zen.


                                                     ACHRAF JEDYANE 5.A

KIROLA

Kirolak jolas edo lehiaketa helburu duten ekintzak dira, giza gorputzaren ahalegina edo gaitasuna eskatzen duten jarduerak. Kirola banaka nahiz taldeka egin daiteke. Kirolaren helburu nagusia gaitasun fisikoak iraunaraztea eta handitzea da, baita arintasuna, mugimenduaedo indarra areagotzea ere. Kirolak, bestalde, gogoaren ezaugarri jakin batzuk indartzen ditu, ausardia, iraupena eta diziplina, adibidez. Bestalde, kirol ekintza antolatu guztien helburua markak haustea edo aurkakoari nagusitzea da. Horregatik, aldi jakinetan, lehiaketak edo txapelketak antolatzen dira mundu osoan. Bi kirolari mota nagusi bereizten dira. Batetik, zaletua, edo kirola gustuz egiten duena(amateur), eta bestetik, profesionala, dirua irabazteko helburuarekin aritzen dena. Baina batzuetan, zaila da bien arteko bereizketa garbia egitea.

        KIROL ESFORTZUA ETA ERRESPETUA

KIROLAK OSO POLITA DIRA BAINA ONDO JOLASTEN BADUZU, EZ DA TRANPARIK EGIN BEHAR,  ERRESPETU FALTA HANDIA DELAKO. KIROLARI PROFESIONALAK ETA UMEE BATZUEK  ESFORTSU   HANDIA EGITEN DUTELAKO. KIROL BATETARA JOLASTU NAHI BADUZU ETA GUSTATZEN BAZAIZU DENA EMAN BEHAR  DA.

                                 KIROL MOTAK

EZ DAKIZKIT KIROL GUZTIAK BAINA  HAUEK  DIRA BATZUK:
FUTBOLA LABURTUTA HAU DA: 22 JOKALARI DAUDE KANPOAN,   ETA JOKALARI HOIEN HELBURUA BALOI BAT ATEZAINDEGIAN SARTZEA DA. GERO ETA BALOI GEHIAGO SARTU OBETO, IRABAZLE IRTETZEN ZARA. BAINA KIROL GUZTIEN BEZELA ARAU BATZUK DAUDE ETA ARAU HOIEK ERRESPETATU BEHAR DITUZTE.
SASKIBALOIA : TALDE BAKOITZEAN 5 JOKALARIK JOLASTEN DUTE  ETA  BALOIA SASKIAN SARTZEAN DATZA.
SURFA:Teorikoki surfa taula edo ohol baten gainean zutik zauden bitartean olatuetan irriztatzea da. Baina hori baino askoz gehiago da. Zutik zauden momentuan ez duzu ezertan pentsatzen, bakarrik momentuan gertatzen ari dena duzu buruan. 

NIRE MEZUA: HELMUGA EZ DA BETI IRABAZTEA, HELBURUA KIROLA EGITEA DA.




                          BOLEIBOLA
Niri  boleibola asko  gustatzen zait. Ostiraletan  Urretako  polikiroldegian,  boleibolera jolasten dut. Larunbatetan partiduak izaten ditugu,  baina oraindik ez gara hasi. Udan aldiz, "boleiplaya" egiten dugu.
Lehengo taldearekin jarraitzen dut jolasten , baiana nire adineko neska berri bat etorri da. 
Primeran pasatzen dut, batzutan galdu arren. Baina kirola horrelakoa da, batzutan galdu eta beste batzuetan irabazi.


                             
    EUSKARAREN ALDEKO  KANPAINA
Euskal kanpainarekin hasi gara, euskara bultzatzeko kanpaina da. Euskaraz hitz egiten baduzu txartel bat ematen dizute, baina ez da euskaraz hitz egitea une txiki batean eta listo, baizik eta euskara  hitz egitea denbora osoan. Puntu desberdinak daude: patiokoak jantokikoak eta klasekoak.Trainera gorri bat daukagu eta aurreratzeko hamar puntu lortu behar ditugu, ehun eta hogei puntu lortzen baditugu sari bat ematen digute. Bi egun daramatzagu eta guk hogeita piku puntu ditugu, 5. mailako puntu gehienak guk ditugu. Gure trainerua "Zuztarretatik ahora" izena du.
Puntu asko lortzea espero dut.

IGOTZ