domingo, 27 de septiembre de 2015

ALBISTEA

Ilargi eklipsea dakar, estreinatu berri dugun udazkenak

                                                        Odol ilargia Vietnam-en

Udazkenean gara ofizialki. Asteazken goiz honetan, 10:21ean izan dugu urtaro aldaketa. Abenduaren 22ra arte luzatuko da udazkena; 89 egun eta 20 ordu ditugu negua heldu aurretik.
Ilargi eklipsea, igande gauean
Udazken hasiera honek urteko bigarren eklipsea dakar; oraingoan, “Superilargia”ren eklipsea. 1982. urtetik, duela 33 urtetik errepikatu ez den fenomeno berezia ikusteko moduan izango gara igande gauetik astelehen goizaldera bitartean.
Azken hiru hamarkadetan izan ez duen itxura hartuko du ilargiak. Ilargi eklipse osoa izango dugu. Ohikoa baino %30 distiratsuagoa eta %14 handiagoa agertuko zaigu ilargia. Ilargiak Lurraren inguruan duen orbita eliptikoa delako gertatzen omen da ‘superilargia’ren fenomenoa. Gainera beste fenomeno berezi bat agertuko da superilargiaz aparte, 'odol ilargia' hain zuzen ere. Horrela, ilargia handiagoa eta gorria ikusiko dugu eklipsearen ondorioz. 2033ra arte ez da errepikatuko ikusi ahalko duguna, beti ere, zerua oskarbi bada. Adituen aholkua; eklipsea egoki ikusteko, urrundu argiaren kutsaduratik, aldendu herri gunetik.
(noaua.eus -etik ateratako albistea)

Gehiago jakiteko:


No hay comentarios:

Publicar un comentario